Secciones
Servicios
Destacamos
Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' nobelan oinarritua egonagatik, ezinezkoa da 'Hil kanpaiak' ikusi eta Joan Mari Irigoienen 'Babilonia' edo Julio Medemen 'Behiak' lanekin ez akordatzea: nekazal munduko anaien arteko ezinikusia arketipo sendoa baita, itxuraz, oraindik gure artean. Giro teluriko bezain kristauan hazitako pertsonaia zakarrak ditugu hemen ere protagonista, aktore talde apartak hezurmamituak. Iñigo Aranburu, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Asier Hernandez, Dorleta Urretabizkaia eta gainerakoen lehen plano eutsiei urrea ateratzen die Imanol Rayok. Ituñoren inguruan, eskua eskopetara okotsera baino errazago eramaten duten gizonezkoak. Ilunak, erreprimituak, edale trinkoak. Horra, Medem eta Irigoienen garaiarekiko ezberdintasuna: gizonezkoek ezina basoerditan itotzen duten bitartean, antidepresiboak hartzen ditu emakumeak.
Planoak eraikitzeko sena eskisitoa du Rayok. Ufada batek garoa astintzen duenean haizeak naturari oilo-ipurdia jartzen diola dirudi; filmean zehar egiten duen oilategiaren erabilera antologikoa da, halaber. Hezurdura poetikoa nagusitzen zitzaion 'Bi anai' filmean ez bezala, nekazal mundua suspentse kutsuko hari batez txirikordatu du oraingoan Joanes Urkixo gidoilariak. Flash back sotilen bitartez hiru garai azaltzen zaizkigu, droga trafikoak nekazal giroan sortu zuen distortsio bortitzari —gai tabua gure artean— leku eginez. Thriller konbentzionalaren antipodatan egon arren, Rayok erakutsi digu gai dela bestelako tonu narratibo batzuk ere lantzeko, errealismo garaikidearen mesedetan. Zuzendariaren gaitasun estetizista eta estilo dotorea gailentzen dira filmean: gurutziltzatua, Kristoren estigmak, Kandido Uranga pulpituan zutik, gure gizartean kristautasuna hamarkada luzetan brankako maskaroia izan dela gogoraraziz. Hezurretaraino sartuta daukagula dirudien bortizkeria. Xabier Leteren 'Ni naiz' kantuari egindako keinu existentzialista eta guzti.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.