Borrar
Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko bigarren deialdia, abian
José Ángel Herrero-Velarde beka

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko bigarren deialdia, abian

Martxoaren 15ean hasi eta apirilaren 26an amaituko da da proiektuak aurkezteko epea

I. M.

Lunes, 11 de marzo 2024, 17:29

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko bigarren deialdia abian jarri dute Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak. José Ángel Herrero-Velarde beka izena duen ekimenak hiru ikertzaileri 3.500 euroko dirulaguntza bana eta bi astez Euskadiko Filmategian lan egiteko espazioa emango die.

Ikerketa-proiektuak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 15etik –datorren ostirala– apirilaren 26ra artekoa izango da. Hautagaiak ebaluatzeko eta hautatzeko ardura duen batzordea Donostia Zinemaldiko eta Elías Querejeta Zine Eskolako profesionalek osatuko dute. Hautatutako hiru proiektuak maiatzean jakinaraziko dira eta egonaldia uztailaren 8tik 19ra egingo da.

Beka-programaren azken xedea da hiru artikulu akademiko argitaragabe sortzea. Era berean, programan parte hartzen duten erakundeek osatuko duten batzorde batek gainbegiratuko ditu lan horiek. Zinemaldiak artikuluak argitaratzeko laguntza emango du, eta ikertzaileen eta proiektuak editatzeko eta argitaratzeko interesa izan dezaketen argitaletxe edo aldizkari prestigiotsuen arteko bitartekari gisa jardun

Oinarrietan zehaztua dagoen bezala ikertzaileetako bat Gipuzkoan jaiotakoa edo bertan bizi dena izan beharko da. Gaia, metodologia eta ikerketa-iturriak adierazi beharko dira proiektuan, eta asmo-gutun bat eta curriculum vitaea atxiki. Zinemaldiaren artxiboaren webguneko plataforman aurkeztu behar dira eskaerak. Han daude, halaber, deialdiaren oinarriak eta xehetasun guztiak.

Lanak (6.000 eta 10.000 hitz artean izan beharko dituzte) zazpi hilabeteko epean amaitu beharko dira, hautaketa-egunetik kontatzen hasita, eta, gehienez, bi hilabeteko luzapena eskatzeko aukera izango da.

Hala, Donostia Zinemaldiko artxibo historikoko 4.000 dokumentu inguru (korrespondentzia, argazkiak, kartelak, egunkariak, aldizkariak…) online kontsultatzeko eskuragarri daude Artxiboa atarian. Horrez gain, web-atari horrek materialen 34.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat eskaintzen du, irakasle eta ikertzaile profesional eta espezialistek eskatuta azter daitezkeenak. Artxiboa atarian eskuragarri daude Zinemaldiaren eta Kutxatekaren funtsetako 3.000 argazki baino gehiagoren digitalizazioak; Zinemaldiko egunkarien 724 ale, 1953tik gaur egunera artekoak (egungo Zinemaldia aldizkaria); Zinemaldiko ia edizio guztietako 350 kartel inguru; bai eta Artxibo Orokorreko eta Prentsako hautatutako materialak ere.

Beken lehen edizioan, honako ikerketa hauek hautatu ziren: Felipe Cabrerizo idazle eta programatzailearen ikerketa, Zinemaldian orbita sozialistako herrialdeen ekoizpen zinematografikoa aztertzen duena; zinemagile berrien film luzeak, Endika Rey irakasleak proposatuta; Josefina Molina, Pilar Miró eta Cecilia Bartolomé Donostian berriro elkartu zirenekoa, Neus Sabaté EQZEko alumni eta irakasleak sakon jorratua; Zinemaldiaren eta FIAPFren harremanak lehen hamarkadetan, Minerva Campos irakaslearen eskutik; Zinemaldiak Trantsizioko espainiar zinematografiaren joera estetikoen, narratologikoen eta diskurtsibitate politikoko joeren definizioan izan zuen rola, Violeta Kovacsics kritikari eta irakasleak sakon aztertua; eta Zinemaldiaren historia soziokulturala, esperientzia kolektibo eta topaketarako eta ideiak trukatzeko leku gisa, Aida Vallejo Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak proposatuta. Programa publiko batek lehenengo hiru ikerketen emaitzak aurkeztuko ditu ekainean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko bigarren deialdia, abian