Ver fotos
Ver fotos
Euskal zinemak ere bere gaua izan du Donostiako Zinemaldian. Urtero legez, Euskal Zinemaren Gala ospatu dute Victoria Eugenia antzokian astearte gau honetan. Bertan, Kimuak programaren ibilbidea saritu dute antolatzaileek eta ekitaldiaren ondoren 'Hondalea: amildegia itsasoan' dokumentala estreinatu dute, Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Clara uhartean sortutako obraren nondik norakoak erakusten duena.
Publicidad
Ekitaldia irekitzeko eta ixteko ardura Belako taldeak izan du, edizio honetan 'Pandemic Tour 2020 Belako' dokumentalarekin parte hartzen duen taldeak. Ondoren, Zinemira saileko film batzuk aurkeztu dituzte protagonisten eskutik. Besteak beste, Martxelo Otamendik, Maixabel Lasak eta Eneko Etxeberriak iraganean gertatutakoa oroimenean gordetzearen garrantzia aldarrikatu dute.
Aurkezpenen ostean, Zinemira Saria banatzeari ekin diote. Txema Muñoz eta Esther Carbero Euskadiko Filmategiko langileak izan dira oholtza gainera igo direnak Kimuak programaren izenean, 1998tik euskal film laburrak babestu eta zabaltzen dituen egitasmoa.
Azkenik, 'Hondalea' dokumentaleko zuzendari den Asier Altunak eman dio amaieran galari. Kimuakeko lagunekin batera bere azkeneko lana aurkeztea «ohorea» dela adierazi du Bergarako zuzendariak, bai eta «zorte handia» izan duela Cristian Iglesias ezagutata eta haren lanari buruzko dokumentala egiteko aukera izateagatik.
Asier Altunak ibilbide luzea du Zinemaldian. 2011 'Bertsolari' dokumentala estreinatu zuen eta lau urte beranduago Irizar Saria irabazi zuen 'Amama' pelikularekin. Halaber, 2019an Culinary Zinema saila ireki zuen 'Arzak Since 1897' lanarekin.
Publicidad
Zinemaldiko aurtengo edizioan 17 euskal ekoizpen hartu dute parte: hamahiru film luze, telesail bat, ekoizpen fasean dagoen pelikula bat eta proiektu bat.
Euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean, berriz, hamaika lan daude eta horietatik bederatzik estrenaldia egingo dute Zinemaldi honetan. Guzti horiek Irizar Saria lortzeko hautagiak dira, beste bi lanekin batera. Horien artean, Iciar Bollainen 'Maixabel', Maider Oleagaren 'Kuark Valley' edo Altuna beraren 'Hondalea' filmak daude, besteak beste.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.