Borrar
Txema Muñoz eta Esther Carbero, Zinemira saria jaso ostean.

Ver fotos

Txema Muñoz eta Esther Carbero, Zinemira saria jaso ostean. Jose Usoz

Memoriaz blai den euskal zinema biharkoaren festa

Tamaina eta neurri txikikoak izan arren, amets handiak dituzten euskal film laburrak sostengatu eta zabaltzen dituen aspaldian sorturiko Kimuak programak jaso zuen Zinemira saria, txalo artean

BEGOÑA DEL TESO

Miércoles, 22 de septiembre 2021, 02:00

Belako taldeak ireki zuen Victoria Eugenia antzokian euskal zinemaren gaua, gero euripean bukatuko zuena. Maixabel Lasak, Martxelo Otamendik eta Eneko Etxebarriak egin zuten, ozen, palkuetatik berba. Gogoratuz, gogoraraziz zeinen garrantzitsua den zinema guk bizitako hori inork auka ez dezan, jendeak jakin dezan.

Serio, apainduratan uria eta zinematografiko oso izan zen gaua. Belako, Maixabel, Martxelo eta 'Naparraren' anaia hor ziren, palkuetan, ez bakarrik gure historian daukaten garrantziagatik baizik eta Donostia Zinemaldian lehian eta ikusgai diren hainbat eta hainbat filmatan esku hartu izan dutelako. Maixabelek Icíar Bollainen pelikulan. 'Berria' egunkariko zuzendariak Josu Martinezen eta SamaraVelteren 'Paperezko Hegoak' horretan. Eta Enekok, 'Bolante batenhistoria' dokumentoan. Kontu bera Belako musikariekin. Agertokian baziren beren musika joaz, arrazoia sinplea zen oso, Zinemaldian aurkeztu izan dute itxialdian non eta etxeetan eta auto zinemetan egindako bira estraino horren berri ematen duen 'Pandemic Tour' filma.

Gauza bera agertokira igo ziren zuzendariekin. Esaterako, Maider Oleagarekin. Berak du lehian Irizar Euskal Zinemaren sarirako Euskal Herrian egin den lehen western edota Oesteko pelikularen berri ematen duen 'Kuartk Valley' izeneko... bakeroen pelikula.

Atera ziren ikusleen aurrean 'Erlauntza'ko neskak, Naiara Arnedo, Aitzi Garmendia eta Sara Cozar. Aipatu zuten, barrezka, Xabier ErkiziarEn 'O gemer' horretan idi.gurdiek ateratako soinua. Baita aipatu ere, Evaristoren punk-orroak 'No somos nada' musika dokumentoan, Zinemira saileko beste euskal erronka majoa.

Vanessa Rodriguez aurkezleak ahoskatu zuen, estrainekoz, 'kimuak' hitza. Plazara ekarri zuen Alfonsina Storni poetak erabilitako irudi ederra, 'hauskorrak eta ahulak izan ohi dira baina badute ere zerbait zerutiarra, jainkozkoa'. Hori esan orduko ikusleek ederki zekiten ordua iritsi zela; Txema Muñozek eta Esther Cabrerok jaso behar zuten 1997tik martxan den Kimuak programak eta katalogoak ondo merezitutako saria. Euskal Zinema ekoizten duten guztien adostasunez eta Zinemaldiak berak bultzaturiko erabakia izan zen. Zeremonia ostean proiektatuko zen 'Hondalea' filmaren ekoizela den Marian Fernandezek berak omendu egin zuen Kimuak. Omendu ere jo eta fuego borroka bizian, gudu zelai guztietan diharduten denak, ekoIzleak zein ikusleak; aukeratzaileak egileak nola. Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Institutoak eta Euskal Filmategiak martxan jarritako proiektu erdi ero horretatik egun munduko lau iskinetan, Oskarretan zein Veneziako La Mostran ezagunak diren hamaika sortzaile ageri dira: Nacho Vigarondo, Kepa Sojo, Moriarti koadrilla osoa, Isabel Herguera, Begoña Vicario, Koldo Almandoz... Lan itzela egin zuten horiek gogoratu zituzten Estherrek eta Txemak, Borja Cobeaga eta Ione Hernandez zinemagileak lagun zituztela agertokian. Pantailatik etorri ziren lagun askoren zorionak. Askok aipatu zuten zenbat urte, zenbat pelikula, zenbat amets bizi izan duten elkarrekin. Aipatu zen euskara Veneziako La Mostran entzun dela estrainekoz. Zergatik? Ba bertarako bidea erraztu ziolako Kimuak programak egun Zinemaldian ikusgai den 'Heltzear' film labur harrigarriari.

Txaloz eta emozioz gainezka izan zen zeremoniak bukaera ederra izan zuen. Atzo, Victoria Eugena antzokian 'Hondalea' estrainatu zen. Egilea nor eta Kimuak katalogoan behin eta berriro agertu den Asier Altuna Iza. Isabel Herguerak bere pantailan pintatu zuen bezala, 'Kimuak For Ever'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Memoriaz blai den euskal zinema biharkoaren festa