Secciones
Servicios
Destacamos
Candela Peñaren gurasoek taberna bat zuten zinema-areto baten ondoan. Txikia zen Peña orduan. 'Candela', izen artistikoa, bere bizitzako lehen urteetan María Pilar izan zelako. Pili. Handi geratzen zaio 'María Pilar' oraindik ume den norbaiti, ez? Beno, ba tabernan lanean lasai jarduteko, amak alaba zinera bidaltzen zuen. «Dile al señor Ramón que te deje pasar». Baina Piliri deseroso sentiarazten zion muxutruk sartzearen ideiak eta, konpentsatzeko, show-ak inprobisatzen zizkion areto hartako arduradun zen Ramón horri. Dantzak, bakarrizketak... Gero tipoak «venga, pasa» batekin bihurtzen zuen neskatoa baimendun. Etxean ditu eraikina bota zutenean alkateak oparitu zizkion hiru butakak.
Nire zinema ez dute bota, baina ni bota ninduten behin zinetik. Nire lagun Aitorrekin. «A la puta calle» joateko eskatu zigun bertako langile batek amorruz. Hemen Manolito deituko diogu, bale? Beldurrezko pelikula bat ikustera joan ginen. Aspertuta nengoen. «Aitor, ni banoa». Amonaren etxera igo eta Eurovisión ikustea zen buruan nuen plana. Tristea litzake peli txar bat tragatzeagatik Rosaren aktuazioa galtzea. «Gera zaitez», erantzun zidan Aitorrek. Filmeko aktoreetako baten oihu bat barregarria suertatu zitzaigun. Barre egin genuen. Gertu zegoen Manolito eta molestia izan ginen antza. Berak bai nahi zuelako ikusi pelikula. «A la puta calle» bidali gintuen eta gustura amaitu nuen eguna amonarenean 'living a celebration'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.