J. A.
Jueves, 16 de septiembre 2021, 17:35
Bihar hastekoa den SSIFF Donostia Zinemaldiako 511 emanaldiak «banan-banan» aztertu ostean, 'Pantailak Euskaraz' mugimenduak horien %11 soilik izango dela euskaraz salatu du, (batzuk eleanitzak) edo euskarara azpidatzita. Datuek «gordin bezain kezkagarriak» direla adierazi dute
Publicidad
Zehazki, jatorrizko bertsioa euskara, elebidun, edo hirueledun dutenak, 27 dira. Euskarazko azpidatziak izango dituzten saioak, berriz, 33. Mugimendutik, gainera, araudira ere begiratu dute. «6. artikuluak emanaldi guztiak gazteleraz edo gaztelerazko azpidatziekin ikusi ahal izatea ezartzen duela, baina ez dio ezer euskaraz ikusteko aukera bermatzeari buruz».
«Nekez uler daiteke hainbeste diru publikorekin ospatzen den ekitaldi honetan, bi hizkuntza ofizial dauden lurralde batean, euskarak, eta beraz, euskaldunok, horrelako diskriminazioa jasatea», adierazi du Pantailak Euskarazek.
Euskaraz ikus-entzunezkoen munduan duen presentzia eskasarekin arduraturik, hainbat eragilek ekainean Pantailak Euskaraz mugimendua sortu zuten. Mundu gero eta anitzagoan euskararentzat etorkizun osasungarriagoa lortzeko helburua dute.
Streaming plataformetan euskararen presentzia sustatzeko duela hilabete batzuk sorturiko Netflix euskaraz eta Disney+euskaraz herri ekimenek; zinema aretoetan euskara sustatzen 25 urte daramatzan Tinko Euskara Elkarteak; euskarazko bikoizketak eta bikoiztaileek azken urteetan jasandako murrizketei aurre egiteko duela 3 urte jaio zen BIEUSEk; «Zinemak Euskaraz» kanpainaren sustatzaileek, eta bideojokoen munduan euskara sustatzen duen Game Erauntsiak osatzen dute mugimendu hau.
Publicidad
Hau da Zinemaldiko sail bakoitzean euskarak izango duen presentzia Pantailak Euskaraz ekimenak emandako datuen arabera:
Sail Ofiziala: 106 emanalditik, 6 J.B. euskaraz.
New Directors: 53 emanalditik, 12 euskarazko azpidatziekin.
Horizontes Latinos: 41 emanalditik, 2 euskarazko azpidatziekin.
Zabaltegi: 75 emanalditik, 4 J.B. euskaraz eta 8 euskarazko azpidatziekin.
Perlak: 84 emanalditik, 0 euskaraz.
Nest: 15 emanalditik, 0 euskaraz.
Culinary Zinema: 17 emanalditik 2 euskarazko azpidatziekin.
Made in Spain: 16 emanalditik, 0 euskaraz.
Zinemira: 35 emanalditik, J.B. euskaraz 8, J.B. elebiduna 7.
Haur Zinema: 6 emanalditik, 6 euskaraz.
Atzera Begirakoa (Koreako Zinema): 24 emanalditik, 4 euskarazko azpidatziekin.
Elkarrizketak: 7tik 0.
Klasikoak: 6tik 0.
Galak eta gainontzeko atalak: 24tik 0. (sarituen artean euskarazkoren bat egon daiteke).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.