Secciones
Servicios
Destacamos
Izenak izen, pantailetan zein oholtzan ezagun egin diren izar ia gehienak arrimatu ziren Victoria Eugenia antzokira bart, Euskal Zinemaren oraingo une zoragarriaren parte direla aitortuz, aldarrikatuz, gozatuz. Eta ez bakarrik aktoreak. Baita sortzaileak ere. Baita industria gizon emakumeak ere. Hedabideetako ordezkariak ere bai. Erakundeetakoak. Politikariak. Munduan barna ospetsuak diren zinema teknikariak. Ahaztu gabe, gero eta konplikazio handiagoetan sartzen diren ekoizleak ere. Gero eta konplexuagoak ote datozkigu filmak, ala? Bai. Bere 'Sobre todo la noche' filmagatik 'Bultzada' saria jaso zuen Victor Iriarteren bigarren luzemetraia, Katalunia, Frantzia, Uruguay eta Japoniaren arteko ekoizpena izango da, mugak inoiz baino urrutiago zabaltzen.
Izenak izen, animaziozko ekoiztetxe hemengoak, Dibulitoon, Lotura, Abra, Uniko. Izenak izen, egileak, Pello Gutiérrez, Ander Iriarte, Kepa Sojo, Garaño, Arregi. Izenak izen, Berlingo Hartza eskuratu zuen Sofia Otero. Patinetean sartu zen agertokian Basaurikoa zela aldarrikatuz. Harrera egin zion Telmo Iruretak eta biok erabaki zuten bazirela festa horretako 'deabru gurpildunak'. Txistetan ziren, ordurako, aurkezleak eta alturetan zen pantailan, gonbidatu sona handikoak beren euskal zinemaren pelikularik maitatuenak aukeran. Javier Clementek 'Airbag' eta '8 apellidos vascos'en alde egin zuen. Mikel Lopez Iturriagak 'Pagafantas' hautatu, Jon Maia bertsolariak 'La fuga de Segovia'. Izenak, izen, hor ziren Julian Iantzi, Klaudio Landa gehi Euskal Aktoreen Batasuneko ordezkaria den Rakel Ezpeleta eta 'Elite' telesaileko Emilia gaiztoenetan gaiztoena antzezten duen Ane Rot. Horra hor 'Amek ez dute' liburuaren idazlea, Katixa Agirre. Eider Rodriguezen eta Txani Rodriguezen liburu egokipenak Zinemaldian lehiatzen diren urte honetan, Marta Collek bihurtuko du Katitxarena zeluloide.
Noticias relacionadas
Laura Chamorro
Lobo Altuna
Izenak izen, izarrak izar. Derrepentean antzoki dotorean gonbidatua, azpimunduko eszenategiak ederki asko ezagutzen dituen Furia emakume rapero basatia. Tonu xuabeago, gozoago batez, Izaro kantari Alos Quartet konpainian. Zer kantu? 'Uretan', jakina.
Paul Urkijo
'Irati' filmaren zuzendaria
Izarrak izar, izenak izen eta bromak, broma. Burlazko filmaketa batean entzun genuen, entzun ere, munduko artistarik handienek nahi zutela euskaldunak izan. Bai Spielbergek, bai Almodovarrek bai Scarlett Johanssonek berak. Eta zergatik gogo menderaezin hori? Konturatu direlako euskaldunak zinemaren gailurrera iritsi direla. Izarrak izar, zeremoniaren une askotan euskal zinemak dituen beldur, konplexu eta enbidia dexente agertu ziren. Burla mindua egiten zitzaien Marvel, Pixar, DC, Netflix eta antzekoei, Tartalo, Basajaun eta Mari errebindikatuz zeluloidezko pertsonaia, 'Avengers' kontra bizian.
Edurne Azkaratek (Iratik, hots) jaso zuen etorkizunerako proiekzio bikaina duen aktoreari eskainitako saria. Ez zuen berak aipatu, eskerrak ematerakoan, ez erakunderik ez instituziorik, ikusleak eta euskara baizik. Bide bera hartu zuen Paul Urkijok Euskadiko aretoak biltzen dituen EZAE elkartearen saria jasotzerakoan. Izan da bere 'Irati' diru/sarrera leihatilan txapeldun marka fuerakoa. Paulen esanetan, jendeak egin du 'Irati' pelikula epiko.
Elena Irureta
Zinemira Saria
Izenak izen, Michel Gaztambidek hartu zuen kide dituen Euskal Gidoigileek erabakitako saria, Victor Ericerekin konpartitu beharrekoa ze 'Cierra los ojos' pelikulagatik jaso bai-tzuen eta bion artean da istorioa sortua. Erice ez zegoen Victoria Eugenian, nahiz eta antzioki hori bereziki maitatu bertan hasi zelako zinema ikusten. Han ez izateko zioa ederra zen baina, Portugalen ari da filmatzen egunotan.
Izenak izen, izarrak izar, iritsi zen unea; '20.000 especies de abejas' en Estibaliz Urresolak pasa zuen abisoa, Elena Iruretak, An-tzerti Eskolako lehen promozioko aktoreak, 'La monja Alferez', 'Ke arteko egunak', 'La ardilla roja', 'Aupa Etxebeste', '8 apellidos marroquís' bezako pelikuletan parte hartu izanak, 'Patria'n egindako lanagatik Platino saria duenak, Zinemira ikurra jaso behar zuen, antzokia betetzen zuen jendetza zutik, txaloka eta emozioz betea zela. Baina ikurra ez zen agertzen inon. Itzali ziren argiak, bila hasi behar akaso? Ez, gurpildun aulkian zaldun, agertu zen Telmo Irureta eta izebari eman zion saria. Izarrak, izar, Iruretarrak hortxe.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.