Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
2023an proiektatu zen 'La canción de Sima' filmeko fotograma.
WIP Europa sailean izena emateko epea ireki da
Donostia Zinemaldia

WIP Europa sailean izena emateko epea ireki da

Irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da eta uztailaren 3an amaituko da

DV

Sábado, 8 de junio 2024, 11:48

Donostia Zinemaldiak irailaren 23an, 24an eta 25ean izango den WIP Europa sailean izena emateko epea ireki du astelehen honetan eta proposamenak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da. Aurkeztutako film guztietatik sei aukeratuko ditu gehienez ere Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Lanek 60 minututik gorako iraupena eta nagusiki Europako ekoiztetxeen parte-hartzea izan beharko dute. Kontuan hartuko da egilearen lehen edo bigarren lana izatea eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta egotea.

Duela gutxi WIP Europan parte hartu duten zinemagile askok, hala nola María Trénor, Michael Fetter Nathansky, Arantza Santestebanek eta Ion Borșek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute.

2023ko edizioan Michael Fetter-en 'Mannequins' (Alemania), María Trenorren 'Rock Bottom' (Espainia – Polonia), Roya Sadaten 'Sima's Song' (La canción de Sima) (Espainia - Herbereheak - Frantzi – Taiwan), Mihály Schwechtjeren 'Sünvadászat / A Hunt for Hedgehogs' (Hungaria) eta Zeynek Köprülüren 'Suyun Yüzü / On the Water Surface' (Turkia – Alemania) proiektatu ziren Donostia Zinemaldiaren WIP Europa sailean

Work in progress honen helburua Europako zinemaren ekoizpena sustatzea eta postprodukzio fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da. WIP Europa da; WIP Latam eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.

WIP Europa Industria Saria Best Digital, Bteam Pictures, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek ematen dute. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea..

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco WIP Europa sailean izena emateko epea ireki da