DV
Viernes, 7 de junio 2024, 12:11
Donostia Zinemaldiak irailaren 23an, 24an eta 25ean izango den WIP Latam sailean izena emateko epea jada ireki da eta uztailaren 3a arte nahi duen orok bere proposamena bidal dezake. Ostean aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte.
Publicidad
Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da. Besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan duten Lola Ariasek, Iair Saidek, Camila Beltránek, Martín Benchimolek, Manuel Abramovichek eta Laura Baumeister zinemagileak izan dira ekimenean.
WIP Latam onenaren EGEDA PLATINO INDUSTRIA Saria. Guztira, 30.000 euro gordin emango zaizkio film irabazlearen ekoizle nagusiari. Projeto Paradiso Saria, Olga Rabinovich Institutuaren ekimen filantropikoa. 10.000 dolar estatubatuar gordin sail honetako nagusiki Brasilgo ekoiztetxeen partehartzea duen balizko fikziozko ekoizpen batentzat. Horretaz gain, WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.
2023an Maximiliano Schonfel-en 'Sombra Grande / Big Shadow' (Argentina), Juan Miguel Gelacio eta Esteban Hoyos Garcíaren 'Selva / Jungle' (Kolonbia), Lola Ariasen 'Reas' (Argentina - Alemania – Suitza), Camilo Becerra eta Sofía Paloma Gómezen 'Quizás es cierto lo que dicen de nosotras / Maybe It's True What They Say About Us' (Txile – Argentina), Camila Beltránen 'Mi bestia' (Kolonbia – Frantzia) eta Iair Saiden 'Los domingos mueren más personas / Most People Die on Sundays' (Argentina - Italia – Suitza) proiektatu ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.