Secciones
Servicios
Destacamos
Musikak zerua hondea-tzen du». Baudelaire-en zita horrekin hasten da Todd Haynesek The Velvet Underground taldeari buruz egin duen filma. Ez dakit hondeatu den hitza, edo zulatu, edo induskatu, edo harramazkatu..., baina ukaezina da musikak barne urradurak sortzeko duen gaitasuna. Lou Reedek eta John Cale-ek gidatutako taldeak hipnosiaren mugara eramaten zuen audientzia, txaloen aurretik isilaldi luzeak eraginez. New Yorken, Nicoren konpainian eta Andy Warholen abaroan bizitako urte loriatsu haiek. Jonas Mekasen hitzetan: «Kontrakultura ez; kultura ginen gu!». Pentsa, 42. kalean soilik, 20-30 zinema areto zeuden sasoi hartan. Anbizio artistiko handiko garai berdingabe eta mitifikatu(egi) hark belaunaldiz belaunaldi iraun du. Bereziki esanguratsua suertatzen da emakumezkoen iritzia: Maureen Tucker bateria-jotzailearena, demagun. Ez zen mundu erosoa haientzat. Taldea desegindakoan IBMn lanean hasi zen Maureen. Zer esan Nicori buruz? Icerberg zuri bat, beltzez jantzitako beleen artean. Velvet-ekoek gorroto zuten flower power mugimendua, hippien ifrentzu iluna ziren, nolabait. Baina pop-rock komertziala baino lehenago, lau orduz nota bakarra luza-tzeko gai ziren musikariak eta horrekin gozatzeko prest zegoen audientzia bat existitu ziren. Nola ez miretsi jarrera ireki hura? «Gitarra desafinatuekin grabatzen genuen eta ni harro nengoen gitarra horietaz», aitortzen du John Cale-ek. Heziketa musikala izan bazuten arren, «etxean B-52 hegazkin bat izatearen pareko» burrunda maite zuten. R&B musika Wagnerrekin nahastea gustatzen zi-tzaien. Arrastotik ateratzea bai-tzen kontua. Deseroso zeuden artistok eta deseroso sentiarazi nahi zituzten ingurukoak. Harremana trakestu eta elkar jasaten ez zutelarik ere, taula gaineko inprobisazioa zen haien artean komunikatzeko zirrikitu bakarra. Dotore eta basa izan nahi zuten. Halaxe erretratatu ditu Todd Haynesek, artxiboko irudiak eta gaurko ahotsak lagun eraman gaitu alde basatiraino. Eta ez eskutik, paparretik helduta baizik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.