Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Zail jarri

Azken tangoa ·

Viernes, 18 de septiembre 2020, 06:07

Speakeasy' zeritzen 1920ko hamarkadan alkohola debekatu zenean AEBetan zabaldu ziren taberna klandestinoei. Billy Wilderren filmetan ikusita ezagutu genituen guk: kalezulo iluneko ate itsu batean kax-kax jo, pasahitza esan eta korridore luzearen amaierara iritsitakoan, horratx, tragoxka irrikatua lortzeko parada. Ahopean mintzatu beharra zegoen, poliziak ez zintzan harrapatu, hortik 'speakeasy' izena. Zailtasunak baditu bere sariak: Lege Lehorraren garaian plazer mugagabez dastatuko zenuen garrafoiko edaberik traketsena.

Ia edozer nahieran eskuratzea dagoen sasoian, ez da beharbada guztiz kaltegarria noiz edo behin gauzak apur bat zailxeago ipintzea, ala? Jende gehiago geratuko da aurtengoan hautatutako filmak ikusi ezinik. Artearen merkantilizazioak bere buruari ezarri ez dion autoerregulazioa pandemiaren albo kalteek ekarri dute. Gertaera artistikoak bere izaera ezohikoa berreskuratuko du? Zinera joatea berriro ere erritualaren aldarera igoko ote da? Film gutiziatua ikusteko azken sarrera lortu duenak inbidia piztuko dio berandu heldu eta batere txartelik gabe geratu den auzoari? 'Speakeasy zinema' lantzeak gauzak zail jartzea ekar lezake: lortu sarrera, jantzi musukoa, ilaran goizago jarri… Gauzak errazegi jarri zaizkigun garaiaren amaiera balitz? Hor dago Urmuga zeharkaldia bezalako proiektu bat, uda honetan kontzertuak antolatu dituena gure mendikate eta basoetan; kontzertuaz gozatu nahi izatera, mendira igo behar lehenbizi. Nekeak sentiberatasuna zorrozten du? Akaso bai.

Ahaleginaren ondotik letorkeen saria preziatzen ikasi behar. Film bat egitea beti neketsua izan bada eta film bat ikustea orain apur bat konplikatuagoa, ikusleen eta egileen arteko harremana modu sanoan horizontalizatuko da, agian. Alegia: ez galdetu zer egin dezakeen zinemak zugatik, baizik eta zer egiteko prest zauden zu pelikula bat ikusteko…

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zail jarri