Borrar

Žižek, pandemia eta kontraesanak

Amalia Ibargutxi

Donostia

Sábado, 28 de marzo 2020, 10:56

Unibertsitate garaian Zinemaren Teoria ikasi nuenean izan nuen, lehenengoz, Slavoj Žižek-en berri (Eslovenia, 1949). Izan ere, Youtuben ikusgai dagoen 'The Pervert's Guide to Cinema' edo 'Perbertituaren zinemarako gida' dokumentala topatu nuen Youtuben, eta ikuspuntu berri bat ezagutzeak ematen duen zirraraz, hasi nintzen miresten psikoanalisia eta egunerokotasunera ekarritako filosofia. Absolututzat jo gabe berak esandako ezer, begiratzeko modu berria jarri zidan begi aurrean. Aste honetan jakin da 'Pan(dem)ic!, COVID-19 shakes the world' saiakera argitaratu duela, gaitzaren ingurukoa.

Pentsalari esloveniarraren lana goraipatu dute gaiaren inguruan idatzitako lehen artikuluek. Hasteko, nik goraipatu nahi nuke Žižek-en argazki hau:

Imagen principal - Žižek, pandemia eta kontraesanak

Pentsatu nahi dut horrela, ohean, edo hori bezain eroso eta arraroa den lekuan idatzi duela liburua, komunean, adibidez, Britney Spears-en ibilbide musikala eta marxismoa lotzen dituen artikulu akademikoa idazteko pultsioa saihesten duen bitartean.

Ez pentsa errealitatetik hain urruti dagoenik ideia hori. RT hedabidean argitaratu duen iritzi artikuluari hurrengo izenburua jarri dio: «Koronavirusa kapitalismoari kolpe bat da, 'Kill Bill' estilokoa, komunismo eredu berria sorrarazi dezakeena». Estatu-nazio kontzeptuaz harago doan gizartea sortuko ote den galdetzen dio irakurleari, solidaritatea eta nazioarteko kooperazioa jarriko dituena erdigunean.

Liburu berrian, bere haurtzaroko pasartea ekartzen du gaurkotasunera. Herrialde komunista batean hazi zen Žižek. Azaltzen du, besteak beste, nola Gobernuak zabaldu ohi zuen maiz «panikorik ez sentitzeko beharra», eta nola horrek, hain justu, transmititzen zien herritarrei agintari horiek zirela beldur zirenak. Zerbait esan, kontrakoa eragin. Maiz gertatzen da.

Adibidez, Yugoslavia sozialista horretan, zurrumurrua sortu zen Žižek gaztea zelarik: ez omen zegoen nahiko komuneko paper erreserbarik. Agintariek esan zuten bazegoela nahikoa, baina, hala ere, asko omen ziren hurrengoa pentsatzen zuten herritarrak: «zer gertatuko da jendeak ez badie sinesten eta garestitzen bada? Papera erosi ko dut badaezpada».

Ematen du ohitura txarrak unibertsalak direla. Sistemak kolapsatzen jarraitzen du, eta esaten digute lasai egoteko, ezer aldatu gabe, dena konponduko dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Žižek, pandemia eta kontraesanak