Secciones
Servicios
Destacamos
Jose Luis Zumeta eta Eduardo Chillidaren ondare artistikoa hobe eta sakonago ezagutzeko «bisita-gidatu» berezia antolatu dute otsailaren 25ean eta martxoaren 23an. Bi egunetan goizeko 11:00etan Usurbilen hasiko da udal-liburutegitik, herriko obrak eta Museo Irekia ikusiko dira eta Chillida Lekura joango da jarraian. Jada bietarako izen-ematea irekia da, antolatzaileek aurreratu dutenez.
Usurbilgo kaleetan dauden artelan garaikideak azalduko dira lehenik, Ines Azpiazu 650 Usurbil Bizi proiektuko dinamizatzaileak azaldu duen bezala, besteak beste Chillida eta Zumetarekin batera Gaur taldeko kide izan zen Remigio Mendibururen piezak ikusi ahal izateko. Horren ostean, bisitariak Chillida Lekura joango dira, eta bertako gidek Chillidaren artelanak azaltzeaz gain, Maeght Unibertsoa izeneko aldi baterako erakusketa ikusteko aukera ere izango dute. Chillidaren obren eta Aimé Maeght arte-merkatari historikoak eta bere emazte Margueritek lan egin zuten artista batzuen arteko elkarrizketa proposatzen duen erakusketa da hau (Alberto Giacometti, Alexander Calder, Joan Miró, Julio González, Barbara Hepworth, Alexander Calder...).
Jardunaldia euskaraz izango da eta gehienezko bisitari kopurua 14 pertsonan finkatu dute. 18 urtetik gorakoek, 7 euro ordaindu beharko dituzte eta 18 urtetik beherakoek, aldiz, doan izango dute. Antolakuntzatik aurreratu dutenez autobusa egongo da, Usurbildik Chillida Lekura eta handik Usurbilera itzultzeko.
Publikoki 1966an aurkeztu zen Gaur taldearen partaide izan ziren bi artista handiak eta Chillida Lekuk, Usurbilgo Udalak eta 650 Usurbil Bizik berriro elkartu nahi izan dituzte. Agerraldian nabarmendu duten bezala Zumeta eta Chillidarekin izan diren Amable Arias, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Antonio Sistiaga. Mugimenduak luze iraun ez bazuen ere «desadostasunak izan zituztelako artea ulertzeko moduari eta gizartean eta politikan zituen eraginei» zegokienez, Frankismo betean kultura- eta politika-sorkuntzari bide eman zietela eta egun haien ondarea dugula nabarmendu dute agerraldian.
Agerraldian izan dira ere Mikel Chillida, artistaren biloba eta Chillida Lekuko garapen arduraduna eta Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea. Azken honek adierazi du abagunea «probestu» nahi izan dutela biak batzeko «euren obrak aitortu, ezagutarazi eta egindako lan guztia omentzeko. Euren obrak hilezkorrak dira, betiko gelditu dira, eta hori bermatzea dagokigu ondare hori jaso dugunoi».
Bere aldetik, Chillidak «bide oparo baten hasiera» izan dadila opa izan dio ekimenari, «aukera ikaragarria delako bai Zumeta, bai usurbildarrak eta Chillida Lekuko jendeak bat egiteko, gure ateak ireki eta gure arteak elkarbanatzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.