Borrar
Txirrindularitza

Bejondeizula Haimar Zubeldia!

20 urte baino gehiagoren ostean txirrindularitza utzi eta gero, omenaldia jaso du Usurbilgo pilotalekuan

josu aranberri

Sábado, 18 de noviembre 2017, 18:41

«Uau... Ez dakit honelako omenaldi polit bat merezi nuen, jaso egin du behintzat eta usurbildar izanda eta usurbildar sentituta hemen herri guztia ikustea bihotzera hailegatzen den zerbait da». Honelaxe laburbildu du gaur Haimar Zubeldiak eguerdian herriko pilotalekuan jaso duen omenaldia.

20 urte baino gehiagoren ostean txirrindularitza utzi ostean, herriak, lagunek, koadrilakoek, grupetakoek, senitartekoek, ezagunek... omenaldi «hunkigarri bezain beroa» eskaini diote txirrindulari usurbildarrari. Txirrindulari diot, belaunaldi askorentzat beti izango baita Haimar herriko txirrindulari maitatua. Joseba anaiak mailot horia jantzi dionean eta koadrilakoak dituen haur-gaztetako txirrindulari kideek jarritako txapela buruan izan duela, berak esana da, «nire bizitzan ez ditut asko izan, baina mailot hori hau betirako jantzita eramango dut zuei esker».

Polita izan da gaur Haimar Zubeldiak jaso duen urte askotako merezitako aitorpena. Bertsoak, bideoak, opariak, lehengusuek eskainitako ‘Agur’ modernoa... denetik izan da Haimarrek urteetan zehar jantzitako mailot desberdinez atonduta zegoen oholtzan egin den ekitaldian. Porrotx pailazoak ere, bere oparia eman dio Haimarri, herriko haurrekin batera ‘Asko maite zaitut’ abestia kantatu eta dantzatu ostean.

Hala ere, goizetik hasi dira omenaldiko ekimenak. Haimarrekin mendiko bizikletaz Andatza aldera buelta egitera animatu direnak ugari izan dira, baita ondoren txirrinda ibilbide girotua egitera animatu direnak ere. Lanean ere jarri dute gaurko protagonista, firmak botatzen eta Haimar taldeko kideek ere, txirrindularitza utzi ostean, hemendik aurrera beraiekin batera egotera gonbidatu due urte hauetako Tourreko Pirinioetako irteeretako bizipenen berri ematerakoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bejondeizula Haimar Zubeldia!