Domingo, 27 de octubre 2024, 02:00
Bavariarrak izan ziren garaile euskaldunen aurka Hernaniko Jauregi jatetxean Almitza elkarteak antolatutako segako apustuaren gizonezkoen proban. Alemaniatik etorritako segalariek 3.201kg ebaki zituzten eta euskaldunek, 3.137kg. Amaiur Arrospide leaburuarra eta Josu Mendizabal zaldibiarra lehiatu ziren Johannes Egger eta Johann Wolfgruber bavariarren aurka.
Publicidad
Emakumeen proban, Izadi Arrospide leaburuarra izan zen garaile (5:48.26). Maide Garmendia zaldibiarra izan zen bigarrena (6:12.50) eta Veronika Abfalter bavariarra, hirugarrena (7:02.56)
Gasteizeko Iradier Arenak aizkolarien Euskal Herriko txapelketaz gozatuko du bihar goizeko hamabietatik aurrera (ETB-1). Iker Vicente otsagabiarra izango da txapela hirugarren aldiz irabazteko faborito nagusia eta Hodei Ezpeleta eibartarra, Julen Gabirondo urnietarra, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' donsotiarra eta Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a' aiarra izango ditu aurkari nagusiak. Aizkolariek Iratiko Basotik ekarritako tamaina ezberdineko hamabi enbor moztu beharko dituzte. Tartean, Arabako Herri Kiroleko Federazioak Kerman Pérez Euskal Herriko txinga txapeldunak eta Jon Lapazaranek burutuko duen fardoen altxatze eta jaurtiketa erakustaldia izango da.
Atzo Balmasedan, Julen Alberdi 'Txikia' (11:23), Mikel Larrañaga (12:19) eta Eneko Saralegi (15:00) azaroaren 24ko Bigarren Mailako aizkolarien txapelketarako sailkatu ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.