Borrar
Pentatloiaren finalean parte hartuko duten kirolariak, Tolosako zezen plazan. IÑIGO ROYO
Euskal Pentatloiaren finala jokatuko da gaur lau bikoterekin
Herri kirolak

Euskal Pentatloiaren finala jokatuko da gaur lau bikoterekin

Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a eta Gorka Etxeberria dira faborito Tolosako zezen plazan 12:00etan hasiko den txapelketan

Domingo, 12 de junio 2022, 08:30

Xabier Zaldua-Jagoba Otaegi; Beñat Amade-Aritz Irazabal; Gorka Etxeberria-Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.a eta Aratz Mugertza III-Julen Kañamares izango dira Mahala III. Gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren txapelaren bila irtengo diren lau bikoteak. Gaur, Tolosako zezen plazan, 12:00etatik aurrera lehiatuko dira bost lanetan.

Gero eta sona handiagoa hartu du pentatloiak eta banakakoa duela urte asko sortu bazen ere, binakako modalitatea orain bi urte hasi zen jokatzen eta aurten bikote txapeldun berria izango da. Hala ere, bada pentatloilari bat hirugarren txapela lortu dezakeena. Izeta VI.a da balentria hori lortu dezakeena. 2020an, lehenengo edizioan, Xabier Orbegozo Arria V.arekin irabazi zuen txapela. Pasa den urtean, bere osaba Jexux Mari Iruretagoiena 'Izeta III'.arekin lortu zuen garaipena. Aurten hirugarrena lortzeko Gorka Etxeberriaren laguntza izango du. Oriotarra prest dago bere onena emateko. Aurreko urtean Kepa Peñagarikanorekin aritu zen lehian.

Lau bikoteek osatu beharreko lana ondorengoa da: 40 jasoaldi 100 kiloko harriari, 4 plaza giza proban, aizkoran lau kanaerdiko ebaki, zortzi plaza bete txingekin eta korrika lau kilometro osatu. Lan gogor hau osatzen errekorra aurreko edizioan lortu zuten izetatarrek 40 minutu eta 24 segundoko denborarekin.

Zaila da faboritoez hitz egitea. Izeta eta Etxeberriak garaipenaren lehian beharko lukete, Zaldua eta Otaegi bezala. Aizarnakoak Iñaki Errazkin zuen kide, baina lesio baten ondorioz ezingo du parte hartu. Bere ordez Xabier Zaldua ariko da. Zumarragako kirolaria da banakakoan emaitza onenak lortu dituena modalitatea berreskuratu zenetik eta beraz hautagaia da. Gainera, orain bi aste banakakoaren kanporaketa gainditu zuen denbora onenarekin.

Mugertza eta Kañamares eskarmentuko bikotea da eta Amade eta Irazabalek bosgarren amaitu zuten pasa den urtean.

Pandemiak eraginda, iaz plaza hutsik zela aritu behar izan zuten kirolariek, baina aurten zaleen babesa izango dute harmailetatik. Leihatilak goizeko 10:30etan zabalduko dira, hau da, proba hasi baino ordu eta erdi lehenago.

Neskek, hilaren 18an

Hurrengo larunbatean, Tolosan bertan eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, nesken txanda izango da. Kasu honetan hiru izango dira txapelaren lehian arituko diren bikoteak, iaz baino bat gehiago; Karmele Gisasola-Uxue Ansorregi, Garazi Arruti-Lucia Orbe eta Nerea Arruti-Amalur Arbelaitz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Pentatloiaren finala jokatuko da gaur lau bikoterekin