Secciones
Servicios
Destacamos
Emakumeen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren finala jokatuko dute gaur, 18.00etatik aurrera Tolosako zezen plazan. Hiru bikote ariko dira: Karmele Gisasola 'Zelai III' eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orbe, eta Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz. Bost lan egin beharko dituzte: harrijasotzen, giza proban, ... aizkoran, txinga eramaten eta korrika. Harrijasotzeari dagokionez, 63 kiloko bola jaso beharko dute 20 aldiz, gutxienez bakoitzak 8 aldiz. Giza probarako 250 kiloko harriarekin bi plaza egin beharko dituzte eta aizkoran 45 ontzako bi egur moztu. Ondoren, txingekin sei plaza osatu beharko dituzte, eta amaitzeko bi kilometro korrika, hau da, 20 itzuli plazari.
Aurreko urtean Garazi Arrutik eta Lucia Orbek irabazi zuten txapela 29.45eko marka eginda, Zelai eta Ansorregi (31.26) baino 1.41 gutxiago. Aurten Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz batu zaizkie. Ikusi beharko da zer mailetan ariko diren hiru bikoteak. Nerea Arrutik erakutsi zuen orain bi aste aizkoran ikaragarrizko sasoia duelta. Sarrerak 15 eurotan daude.
Karmele Gisasola eta Lucia Orbe bihar lehiatuko dira berriro, banaka, Euskadiko Harrijasotze Txapelketan, Abadiñon (13:00etan). 'Zelai III'.a da faborito.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.