Borrar
Urdax Magunazelaiak bere bigarren txapela irabazi zuen Asteasun. GORKA ESTRADA
Harri handiekin, handiena Urdax
Herri Kirolak

Harri handiekin, handiena Urdax

Magunazelaia abadiñoarrak, 9.225 kilogramoko markarekin, ez zuen parekorik izan Euskal Herriko Harri Handien txapelketan

Iker Valverde

Donostia

Domingo, 15 de diciembre 2024, 01:00

Logika gailendu zen gauza guztien gainetik Asteasuko frontoian. Baita indarra ere. Baina indartsuen artean, Urdax Magunazelaia abadiñoarra izan zen trebeena, espero zen moduan. 9.225 kilogramoko marka egin zuen eta erraz irabazi zuen bere bigarren Euskal Herriko Harri Handien txapela jarraian. Berez hirugarrena izan beharko litzateke, baina 2022-an irabazitakoa kendu zioten kanabis proba batean positibo eman eta gero. Iaz egindako markatik urruti geratu da, baina txapela berriro irabaztea zuen helburu. 200 kiloko harri laukizuzena hamar aldiz altxa zuen; 175-eko zilindroa, hamabost aldiz; 150-eko kubikoa, hamalau aldiz; eta 125-eko bola, hogei aldiz. Diferentzia nabarmenena, harri pisutsuenean egin zuen, nahiz eta gero sasoia mantendu zuen besteak ere guztiek baino hobete altxatzeko.

Siberiatik zetorren Stepan Tsirkin-ek 3.675 kilogramo altxatu zituen eta zazpigarren postua eskuratu zuen. Atarian pentsatutako markak hobetu zituen, 200 kiloko harri laukizuzenean izan ezik. Igeldoko Harrian parte hartu eta gero, beste esperientzia on bat eraman zuen Euskal Herriko kirolekin.

Bigarren postuan, Jokin Eizmendi handia gelditu zen, baina Urdaz Magunazelaiaren markatik nahiko urrun. Bost txapeletan irabazlea den zarauztarrak, iaz lehiatu gabe geratua, 6.950 kilo altxa zituen. Duela hilabete, Gipuzkoako txapelketa Zizurkilen irabazi arren, txapeletik urrun samar geratu zen. Garaipenerako alternatiba nagusia zen, baina ezin izan zuen seigarren txapela borrokatu. 200 kiloko harria zazpi aldiz altxatu zuen; zilindroa, hamar alditan; 150 kiloko kubikoa, hamabi adlitan; eta bola, hamasei alditan.

Sailkapena

  • 1. Urdax Magunazelaia 9.225 kg

  • 2. Jokin Eizmendi 6.950 kg

  • 3. Gari Garmendia 6.800 kg

  • 4. Xabier Aranburu 6.325 kg

  • 5. Imanol Royo 5.500 kg

  • 6. Sergio Mielgo 4.825 kg

  • 7. Stepan Tsirkin 3.675 kg

  • 8. Gorka Etxeberria 3.175 kg

Bigarren postutik oso gertu Gari Garmendia idiazabaldarra geratu zen. 150 kiloko diferentzian bakarrik. Proba osoan zehar atzetik joan zen, baina bola hiru aldi gehiagotan altxa eta ia markagailua iraultzea lortu zuen.

Xabier Aranburu idiazabaldarra izan zen laugarrena. 6.325 kilotan itxi zuen bere lana, Imanol Royo zarauztarraren aurretik. Royo-k 5.500 kilogramo altxatzea lortu zituen hiru harri txikiekin oso trebe ibiliz.

Seigarrena, Sergio Mielgo madrildarra geratu zen Asteasuko frontoian. Ez da ohikoena Euskal Herritik kanpoko harrijasotzaileak ikustea proba hauetan, baina Sergio Mielgo ez da ezezaguna. Izan ere, Etxauriko Harria irabazi zuen. Sailkapena Gorka Etxeberria itxi zuen 3.175 kilogramo altxata. Gerturatutakoek ikuskizun eder batez gozatu zuten, gabonetako ekitaldiei berriro ere hasiera ematen ziona.

Aizkolariak, gaur Otxandion

Urrezko Aizkolari Kopa-ko hirugarren eta azken finalista gaur erabakiko da Otxandion goizeko 12etatik aurrera. Eneko Otaño, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Hodei Ezpeleta eta Ibai Soroa izango dira azken kanporaketan lehiatuko diren aizkolariak, Julen Alberdi eta Mikel Larrañagarekin hileko 31-eko finalerako.

Mutiletan, Oier Mitxelena eta Aitor Saralegi, Isidro Velasco eta Kimetz Alzolaren aurka lehiatuko dira. Nesken txapelketan, Laiene Pikabea eta Oihane Fernández de Barrena, Nerea Sorondo eta Irati Astondoa izango dituzte aurrez aurre.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harri handiekin, handiena Urdax