Domingo, 20 de febrero 2022, 22:42
Julen Gabirondo eta Ugaitz Mugertza dira Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren laugarren eta azken finalistak. Urnietan jokatu zen laugarren eta azken finalerdian sailkatu ziren Ibai Soroa-Jon Rekondo eta Eneko Saralegi-Txomin Amundarain bikoteak gainditu eta gero.
Publicidad
Finala martxoaren 6an lehiatuko da Azpeitiko Izarraitz frontoian eta bertan ariko diren lau bikoteak ondorengoak dira: Suharri Rodriguez 'Paolla'-Julen Alberdi 'Txikia IV', Jokin Urretabizkaia 'Basozabal'-Hodei Ezpeleta, Patxi Mindegia-Joxean Etxeberria eta aipatutako Julen Gabirondo-Ugaitz Mugertza.
Laugarren finalerdia
1. U. Mugertza-J. Gabirondo 23:44
2. Jon Rekondo-Ibai Soroa 24:20
3. Eneko Saralegi-T. Amundarain 26:29
Urnietako frontoia lepo bete zen azken finalerdia ikusteko eta egiari zor zaletuek saio eder eta berdindu batekin gozatu zuten. Bikote irabazleak 23 minutu eta 44 segundu behar izan zituen lanak amaitzeko eta 36 segunduko aldea lortu zuten Jon Rekondo eta Ibai Soroa bikotearekiko. Sailkapena itxi zuten, Eneko Saralegik eta Txomin Amundarainek 26 minutu eta 29 sgeundurekin.
Nahiz eta azkenean lehenengo bi bikoteen artean 36 segunduko aldea egon, final estua, parekatua eta emozioz betea ikusi zen. Gainera, azken enborrerarte ez zegoen argi nork irabaziko zuen Urnietako finalaurrekoa.
Aizkolariek bost laneri egin behar zieten aurre eta azken lan luzera, sei enbor txanda librean, oso parean iritsi ziren. Mugertza eta Gabirondo ziren aurretik 11:31ko denborarekin eta Rekondo-Soroa bikotea zazpi segundura hasi zuten azken lana. Saralegi eta Amundarain ere ez zeuden urruti, 39 segundura.
Publicidad
Gabirondo eta Mugertzak ez zuten ongi hasi aazken lan hori eta lehenengo enborrean atzerapen handia zuten Rekondo eta Soroarekiko. Enbor hori amaitzeko desabantaila guztia murriztu zuten eta aurretik jarri ere bai. Bigarren enborrean aldeak gora egin zuen eta larri ziren urnietarra eta mutrikuarra hirugarrenean 31 segundura. Hala ere, hirugarren enborrean erreakzioa ikusi zen eta laugarrenean atzetik aurrerako bidearekin jarraitu zuten. Erritmo ezin biziagoarekin bosgarren enborra aurretik ebaki zuten eta azken enborra, Rekondorekiko eta Soroarekiko, 29 segunduko aldearekin bota zuten. Saralegi eta Amundarain aukerarik gabe geratu ziren bigarren enborrean.
Bestetik, Nerea Sorondo-Nerea Arruti eta Laiene Pikabea-Irati Astondoa bikoteak emakumezkoen finalera sailkatu ziren Maika Ariztegi eta Claudia Muñoz bikotea kanporatu eta gero.
Harrijasotzaile txapelketan, Beñat Telleria urnietarrak ere finalerako txartela eskuratu zuen bere herrian eta finalean Mikel Lopetegi 'Urra' eta Xabat Olaizola izango ditu aurkari. Harrijasotzaileek 100 kiloko koadroa, zilindro zaharra eta bola erabiltzen dituzte, hiru minutuko txandan.
Publicidad
Aurreko astean Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak beraien apusturako ordua eta eguna zehaztu zituzten. Azkenean, apirilaren 2an larunbatean izango da arratsaldeko 18:30etan hasita. Tolosako zezen plazan 7.000 euro jokatuko ditu alde bakoitzak eta egin beharreko lana sei oinbiko eta hamabi kanaerdikotakoa izango da. Vicentek hamar kanaerdiko eramango ditu eta oinbikoak eta bi kanaerdiko, Larrañagak. Sherpa.ai txapelketa nagusiko txapeldun eta azpitxapeldun dira eta gaur egungo bi aizkolaririk onenak direla esan daiteke. Ikusmin handia dago eta zezen plazak itxura bikaina izango du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.