Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Miércoles, 29 de marzo 2023, 16:05
Zarautzek Zarautz 4Teensen VII. edizioa hartuko du apirilaren 1ean eta 2an, 14 urtetik beherakoei zuzendutako txapelketa, belaunaldi berriei laguntzeko asmoz. Tartean mundu mailako 130 surflari ariko dira Desertu txikia hondartzan izango den 14 urtetik beherakoentzako surf txapelketan. Besteak beste, Frantzia, Italia, Alemania, Irlanda eta Erresuma Batutik gerturatuko dira.
Hala, aurkeztutako programan hainbat dira azpimarratzekoak. Batetik, martxoaren 31n 15:00etan, Kind Surf Challenge ekitaldia antolatu dute. Bestetik, iluntzean, 20:00ak inguruan, 'Crossing borders' eta '10 años de Kids Surf' dokumentalean emanaldia eskainiko dute. Musika kontzertuak 21:30ean abiatuko dira.
Bestetik, apirilaren 1ean, 14 urtez azpiko kategorietako txapelketak eta 10 urtez azpiko kategorientzako lehiak izango dira. Goizeko 8:00etan abiatu eta arratsaldeko 19:00ak arte luzatuko da. Hurrengo egunean, 4Teens junior txapelketako finalak izango dira (14.00-17.00). Eta behin garailea nor den jakin ondoren, skate txapelketa egingo da. Itxiera emateko 18:00etan sari banaketa eta parte-hartzaile guztien azken argazkia izango da.
Surfa, aitzitik, ez da protagonista bakarra izango aste-bukaeran. Izan ere, hondakin bilketa (16.30) burutuko dute eta 18:00etan, mikroplastikoen analisia egingo dute. Ordu berean ere, Kind Surf jardunaldia ospatuko dute, hau da, surf saioa desgaitasuna duten pertsonentzat. Iluntzean, musika kontzertuak gailenduko dira, 20:00etan abiatu eta 23:00ak arte.
Ez da ekimenaren lehen edizioa. Ordutik urtero hazten eta pisua hartzean joan da, bertan izan diren eta egun nazioartean hainbat txapelketetan lehiatu eta postu garrantzitsuak lortu dituztenen zerrendak erakusten duen bezala: Adur Amatriain zarauztarra, Kai eta Hans Odriozola anaiak edo Annete eta Janire Gonzalez-Etxabarri, esaterako.
«Zarautz4Teens hondartza honi eskerrak emateko nire modua da, surferako grina piztu baitzuen nigan. Ez zait modu hoberik bururatzen kirol honek eman didan guztia zuri itzultzea baino, gazteak txapelketan sartzeko aukera ematen didan txapelketa baten eran«, aitortu zuen aurkezpenean Aritz Aranburu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.