Borrar
Iker Vicente. Usoz
Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Txikia IV.a, Urrezko Aizkolariaren txapelaren bila
Herri kirolak

Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Txikia IV.a, Urrezko Aizkolariaren txapelaren bila

Aizkolarien lau finalak eta harri-jasotzaileen biak Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatuko dira bihar 12:00etan

Sábado, 4 de junio 2022, 08:50

Urrezko Aizkolarien Banakako txapelketaren 25. edizioaren finala jokatuko da bihar, 12:00etan, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a' lehiatuko dira. Iaz aizkolaritzak bizi izan zuen banaketaren ondorioz, hiru finalistek ez zuten txapelketan parte hartu baina oraindik ere onenak eurak direla erakutsi dute aurtengo lehiaketan.

Lan desberdinak dituzte hiru aizkolariok eta faborito, beste behin, Iker Vicente da. Otsagabiakoak 2018an jantzi zuen bere lehenengo txapela eta 2019an bigarren aldiz irabazi zuen. Txikiak ere badaki zer den txapelketa honetan gailentzea, 2020ko abuztuan izan zen hori, eta Mikel Larrañaga da nagusitu ez den bakarra.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Urrezko Aizkolariak Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.

  • 23 urtez azpikoak Xuban Kañamares, Jokin Urretabizkaia eta Hodei Ezpeleta.

  • 19 urtez azpikoak Igoin Pikabea, Isidro Velasco eta Amets Aristizabal.

  • Urrezko harri-jasotzaileak Eizmendi eta Goenatxo III.a.

  • Emakume harri-jasotzaileak Zelai III.a, Lur Errekondo eta Patricia Martín.

Palmaresari erreparatuz gero, txapela gehien Floren Nazabalek dituela ikus daiteke, bederatzi. Donato Larretxeak eta Joxe Mari Olasagastik hiruna dituzte; Ai-tzol Atutxak eta Iker Vicentek, berriz, bina. Banarekin daude Joxemiel Peñagarikano, Juan Jose López Azpilikueta, Iñaki Azurmendi, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Hodei Ezpeleta.

Azpeitiko Izarraitzen beste bost final ere badira. Nesken aizkora txapelketan Laiene Oikabea hernaniarra, Nerea Sorondo beratarra eta Nerea Arruti urnietarra ariko dira nor baino nor. Sorondo da faborito, baina Arruti bikain aritu zen finalerdian eta Pikabea oso gaztea da.

Aizkolari gazteen beste bi finala ere badira. 23 urtez azpikoetan final handia espero da, nagusian egon zitezkeen hiru lagunekin: Hodei Ezpeleta, iazko garailea lehen mailakoan eta Euskadiko txapelduna, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' eta Xuban Kañamares. 19 urtetik beherakoak ere badute euren ekitaldia, beste hiru kiderekin.

Baita harri-jasotzaileak ere

Urrezko Harri-jasotze Txapelketan ere ez da faltako ikuskizunik. Harri handien mailan bost kirolarik parte hartu behar bazuten ere, bi baino ez dira izango, lesioak tarteko: Jokin Eizmendi zarauztarra eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' azkoitiarra. Emakumeetan, berriz, Karmele Gisasola 'Zelai III.a', Patricia Martín eta Lur Errekondo ariko dira marka onenaren bila.

Sarrerak biha bertan erosi ahal izango dira lehiatilan, 25 eurotan.

Gipuzkoako binakakoa, Aian

Bestetik, Binakako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Aian gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hona bikoteak: Mikel Larrañaga-Jexux Mari Mujika, Eneko Otaño-Iñaki Azurmendi eta Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-Ugaitz Mugertza. Txanda librean egin behar dituzte lanak.

Harri-jasotzaileen kanporaketa bat ere bada Aian, nesken Lau Arroako bigarren edizioarena. Zazpi karga-jasotzailek eman dute izena: Udane Ostolazak, Lur Errekondok, Naiara Zumetak, Aiora Sánchezek, Lierni Osak eta Olaia Esnaolak.

u

u

u

u

u

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Txikia IV.a, Urrezko Aizkolariaren txapelaren bila