Pilota | Binakako txapelketa

Jon Ander Albisu: «Grebari esker pilotariei errespetu handiagoa izatea lortu dugu»

Joseba Lezeta

San Sebastián

Miércoles, 3 de febrero 2021, 06:44

-Lau hilabete igaro dira Baikoko pilotariek greba egin zenutenetik. Nola ikusten duzu mobilizazio hura gaurko ikuspuntutik?

Publicidad

-Une hartan ez genuen beste irtenbiderik, greba ... gure azken aukera bazen ere. Nire ustez positiboa izan zen pilotariontzat zein pilotarentzat oro har. Sekula ez ditut ahaztuko egun gogor haiek baina grebak guztioi mesede egin zigula esango nuke.

-Zer lortu zenuten?

-Pilotariei errespetu handiagoa izatea. Ondoren elkarrizketa gehiago izan dira eta etorkizunean ere horrela jarraitzea nahi nuke. Hitz eginda konpontzen dira arazoak.

-Lorpen txikia zenbaiten ustez.

-Denetarik entzun dut, baita grebarik ez genuela egin behar ere. Zenbait gai konpondu genituen eta Baikotik kanpo geratu ziren lau kidek enpresetan pilotan jokatzen jarraituko dute.

-Aldagelan zauririk utzi al du?

Publicidad

-Bakoitzak bere gauzak ditu. Egunero elkar ikusten dugu eta, oro har, ondo gaude.

-Nola doa Aspeko pilotariekin batera sortutako elkartea?

-Pandemiak zailago egiten du biltzea. Enpresekin eta Borja Osésekin elkartu ginen eta gure kezkak azaldu genizkien. Hilabete bat edo bi barru berriz hitz egitekotan gara.

-Ba al duzue pilotarien arteko bilerarik eta ekimenik?

-Elkartea sortzeko lanetan jardun dugu orain arte. Agiri asko eskatzen dituzte. Sei lagun gaude zuzendaritza batzordean, enpresa bakoitzetik hiru.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad