Borrar
JOSE MARI LÓPEZ
Pilota: Azken bost urteetako audientzia onena lortu zuen Ezkurdia-Altuna III.a finalak
Pilota

Azken bost urteetako audientzia onena lortu zuen Ezkurdia-Altuna III.a finalak

Aspeko bi aurrelariek Bizkaia Arenan jokatutako partidak 322.000 ikus-entzule batu zituen telebista aurrean uneren batean

IKER MENDIA

Lunes, 21 de noviembre 2022, 14:30

Igande honetan Bizkaia Arenan Joseba Ezkurdia eta Jokin Altunak jokatutako Lau T'erdiko finala urte luzez izango da zaletu ororen buruan. Ez dira partida gutxi historikotzat jo dutenak. Arbizuko aurrelariaren alde izan zen amaierako 22-21 emaitza eta bertatik bertara jarraitu zutenez gain zale mordoak gozatu zuen telebistatik. Zehazki norgehiagokak % 24,5eko audientzia-zatia izan zuen, eta euskaldunen artean % 38,3ko kuota. Halaber, 322.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidaren zuzeneko emanaldiarekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan, EITBk helarazitako datuen arabera.

Ezkurdia eta Altuna III.ak jokatutako finala epikoa izan zen, eta biek ala biek ikuskizun bikaina eskaini zuten pilotazaleen gozamenerako. Askok alderatu dute duela 25 urte izandako final harekin. Orduan Retegi II.k partida irauli eta Titin III.a garaitu zuen emaitza berberarekin Gasteizko Ogeta frontoian.

Emanaldiak bere ordu tartean lidergo lortu zuen, azken bost urteetako daturik onenarekin, eta eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Finalaren aurretik, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II eta Elezkano II-Rezusta bikoteek jokatutako atariko partidak ere audientziaren harrera bikaina lortu zuen. Binakako norgehiagokak % 8,4ko audientzia-zatia eskuratu zuen, eta euskaldunen artean liderra izan zen % 13,8ko kuotarekin.

Bizkaia pilotalekuan gertatzen zen guztia ikus-entzuleei xehetasun guztiekin eskaintzeko asmoarekin, 40 profesionaleko taldea osatu zuen EITBk eta 12 kamera erabili ziren, besteak beste ezohiko irudiak eskaintzen dituen robotizatutakoa, jokoaren ikuspegi zenitala eskaintzen duen Burubero izenekoa, eta partidaren irudi geldoa erakusten duen Slow Motion kamera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken bost urteetako audientzia onena lortu zuen Ezkurdia-Altuna III.a finalak