Borrar
Amorrua. Tanto bakoitza barru-barrutik ospatu du Altunak txapelketan zehar. Artola. Onenen artean egon daitekeela erakutsi du. Jose Mari López/EFE
Aurrelaria, gipuzkoarra, Aspekoa eta sendoena
Final del Manomanista

Aurrelaria, gipuzkoarra, Aspekoa eta sendoena

Balantzea. Baja aipagarriekin hasi zen txapelketa eta beste batekin amaitu. Pandemiak baldintzatuta jokatu da. Guztiaren gainetik, ordea, Altunaren nagusitza geratuko da

Lunes, 21 de junio 2021, 07:09

Osasun kontuez asko hitz egin da, tamalez, aurtengo Buruz buruko txapelketa nagusian. Eta ez bakarrik iazko martxotik bizi izan dugun guztia bezalaxe hau ere Covid-19aren pandemiak baldintzatuta jokatu behar izan delako -ikuslerik gabe, besteak beste-. Baita osasun arazoak medio azken urteetako bi txapeldun, Erik Jaka eta Iker Irribarria, etxean geratu behar izan direlako. Baina, batez ere, zorigaiztoko lesio batek Iñaki Artola bere lehen Buruz buruko finala jokatzeari uko egitera behartu duelako. Kantxan lortutakoa horrela galtzea pena izan da.

Alabaina, beste hainbat mugarri ere utziko ditu historiarako 2021eko txapelketa honek. Horietako bat, zalantzarik gabe, Jokin Altunaren konfirmazioarena. Inor ez da harritzen jada amezketarra final batean ikusteaz, alderantziz. Ia ezinbesteko-tzat jotzen da, banakako azken zortzi finaletako zazpitan egon baita; Buruz buruko azken lau txapelketetan hirutan lortu du Jokinek finalerako txartela, bi txapel jantziz. Aspaldian erregulartasun handia erakusten ari da kantxan eta distantzia batera zein bestera inor baino hobeto moldatzen dela agerian geratu da. Kanporaketetan nagusitasunez gailendu zitzaien Ezkurdiari eta Zabaletari, joko handia eskainiz, eta atzo ez zion aukerarik eman Beñat Rezustari. Hamaika tanto egin dizkiote atzelari bien artean.

Altunarekin batera, Zabaletak eta Artolak ere sortu dute zeresana; alegiarrak aurrerapauso argia eman du

Beste bi pilotarik ere sortu dute zeresana. Horietako bat Zabaleta bera da Axier Arteagari eta Daríori aise gailendu baitzitzaien nafarra (sei eta bost tantotan utzi zituen), itxura ona emanez. Eta bestea, noski, Artola. Bere jokoan aurrerapausoa eman du alegiarrak eta onenen artean egon daitekeela berretsi, azken unean zorteak muzin egin badio ere. Etorkizunean final gehiago jokatzeko aukera izan dezakeela dirudi.

Aipatzekoa, baita ere, atzelariek izan duten papera. Aspalditik esaten da ez dutela zereginik Buruz burukoan (azken txapelduna Patxi Ruiz izan zen 2003an, eta 2008tik ez zen bakarra finalerako sailkatzen), baina finalaurrekoetan bi izan ditugu aurten, eta horietako bat finalean ere sartu da, bere bidea ohikoa izan ez den arren.

ONENA

  • 1. Altunaren konfirmazioa. Banakako azken zortzi finaletako zazpitan egon da, erregulartasun handia erakutsiz. Ezin hobeto moldatzen da kantxa osoan zein lau t'erdi barruan.

  • 2. Atzelarien papera. Askok esaten dutena ezeztatuz atzelariek Buruz burukoan ere zeresanik badutela erakutsi dute, finalaurrekoetan bi sartu baitziren.

  • 3. Atano III.a. Bi urteren ostean Buruz buruko txapelketa Donostiako pilotalekura itzuli da. Aurreko edizioan partida bakar bat ere ez zen jokatu bertan.

  • 4. Aspe. Jokoan izan diren azken hamabi tituluak beraienak izan dira. 2017ko Buruz burukora jo behar da Baikoren azken txapela topatzeko. Bengoetxearena izan zen.

OKERRENA

  • 1. Artola finaletik kanpo. Kan-txan eskuratutakoa lesio batek kendu izana pena handia da. Alegiarrak maila bikaina agertu du eta merezi zuen finala jokatzea.

  • 2. Ikuslerik gabe. Atzokoa ikuslerik gabe jokatu den bosgarren final handia izan da, Buruz buruko bigarrena. Badirudi, dena dela, azkena izan daitekeela.

  • 3. Alde handiak. Hainbat norgehiagokatan diferentzia handiak izan dira markagailuan. Jokatu diren 12 partidetatik zortzitan galtzailea ez da 10 tantora iritsi.

  • 4. Baja garrantzitsuak. Txapelketa hasi aurretik bi izen handi kanpoan geratu ziren osasun kontuak medio, txapeldunak biak: Irribarria eta Jaka.

Hori bai, azken hemezortzi txapelketetan bezalaxe, garailea aurrelari bat izan da. Eta azken lau edizioetan bezalaxe, Aspekoa eta gipuzkoarra. Enpresen arteko lehian aldea handituz doa Asperentzat, azken hamabi titulu handiak eskuratu baititu, buruz burukoan, bikoteka eta lau t'erdian.

Bukatzeko ezin aipatu gabe utzi Peio Etxeberriak bigarren mailako txapelketan egindako lan aparta. Lehen mailan lekua izan zezakeen arren, bigarren mailan jokatzea onartu eta txapela eskuratu du. Lehen mailako pilotaria dela egiaztatu du zenoztarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrelaria, gipuzkoarra, Aspekoa eta sendoena