Negoziorako bidea ere eman dute Wawrinkaren prakak.
Tenisa

Pijama-galtzak hamabost egunez gorde ditu Wawrinkak

Roland Garros torneoan ezagun egin zituen prakamotzak ezingo ditu jantzi Londresen, zuriak baino ezin direlako erabili belar gaineko torneo honetan

joseba lezeta

Martes, 30 de junio 2015, 20:41

Londresen hasi berri den Wimbledongo tenis torneoan janzkerari lotutako arau zorrotzak dituzte. Derrigorra da, adibidez, zuriz jantzita jokatzea. Kolore bakarra baimentzen dute antolatzaileek.

Publicidad

Duela hilabete Parisko Roland Garros torneoan modan jarri zituen Stan Wawrinkak pijama itxurako galtzamotzak. Haiekin irabazi zuen lehiaketa. Baina Londresko belar gainera ezingo da irten haiekin. Armairu barruan gorde beharko ditu hamabost egunez, kanporaketak gainditu eta finalera heltzeko gauza bada behintzat.

«Short zuriekin jokatuko dut», erantzun du Wawrinkak gaiari buruz galdetu diotenean. «Batere arazorik gabe, gainera. Ez naiz fetixista. Erloju berezia ere izan dut. Gogoko nuen modeloarekin irabazi nuen Australiako Irekia 2014an. Zorte ona ematen zidala zirudien. Aurten, Roland Garros hasi aurretik, erloju bera jartzea bururatu zitzaidan, baina bertan behera utzi nuen asmoa. Zergatik? Horrelako sineskerietan sartu nahi ez nuelako».

Baina erlojuaren ondoren galtzamotz berezien kontua heldu da: «Itsusiak direla dio jendeak. Umorez hartu dut praken inguruko dena. Istorio bitxia da».

Ez da bakarrik hizketagai izan. Negoziorako bidea ere eman du. Twitter zerbitzuan 479.112 jarraitzaile ditu. Bada, 500.000.ari pijama itxurako galtzamotzok oparitzeko agindua eman du. Bestalde, Roland Garroseko museoan ere ikusgai daude dagoeneko halako batzuk.

Ez hori bakarrik. Suitzar tenislariaren babesle den Subaru etxeak iragarki xelebrea egin du. Badoa Wawrinka gidari eta bide bazterrean dauden lagunak aho zabalik uzten ditu. Ez tenislaria ezagutzen dutelako... automobilaren karrozeria pijama galtzamotzez margotuta daramalako baizik.

Publicidad

Yones etxe japoniarrak egindakoak dira. Modelo horrekin bilduma berezia kaleratzekotan da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad