Borrar
Aurreko edizio bateko parte-hartzaileek taldeko argazkia. SPRI
100 BEINT beka dira 30 urtetik beherako gazteentzat

100 BEINT beka dira 30 urtetik beherako gazteentzat

Zabalik dago goi mailako unibertsitate titulua duten gazteei bi urtez atzerrian espezializatzeko aukera ematen dieten bekak eskatzeko epea

Sábado, 5 de marzo 2022, 12:42

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez urtero eskaintzen dituen BEINT nazioartekotzeko bekak eskatzeko epea zabalik dago. Aurten 100 beka eskainiko dira goi mailako unibertsitate titulua duten 30 urtetik beherako gazteentzat, bi urtez espezializatu daitezen atzerriko merkataritzan eta lan esperientzia eta esperientzia pertsonala eskuratu ditzaten atzerrian euskal erakunde eta enpresen eskutik.

Jaurlaritzak 4,6 milioi euro esleitu dizkio programari. Zaharrenetakoa da dauden programen artean, 1980ko hamarkadatik baitago martxan arrakasta handiarekin, eta 2020an bakarrik eten zen pandemiagatik. Bekadun bakoitzak 30.000 eta 60.000 euro bitarteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza bat jasoko du nazioarteko bere jomugako bizi mailaren arabera, eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 4an amaituko da.

Bost baldintza bete behar dira eskaera bat aurkezteko: graduko goi mailako unibertsitate titulu bat izatea; ingeleseko B2 maila izatea gutxienez (euskara eta atzerriko beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da); iragan urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea; Euskadin erroldatuta egotea azken urte osoan edo bost urtez jarraian aurreko hamar urteetan; antzeko bekarik jaso ez izana.

Arduradunek jakinarazi dutenez, BEINT beken helburua da prestakuntza ematea nazioartekotze arloko talentu berriei, erantzuna eman diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei. Bi urtera arte luza daitekeen programako parte hartzaileek lau hilabeteko unibertsitate prestakuntza jasoko dute, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egingo dute erakunde publikoetan eta zortzi hilabeteko egonaldia munduan barrena kokatutako euskal enpresetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 100 BEINT beka dira 30 urtetik beherako gazteentzat