![Milioi bat euro enpresek profesionalen profil digitala hobetu dezaten](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/27/media/cortadas/ordenagailuak-kMAG-U170836808424aPH-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Milioi bat euro enpresek profesionalen profil digitala hobetu dezaten](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/27/media/cortadas/ordenagailuak-kMAG-U170836808424aPH-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 27 de julio 2022, 13:18
SPRI enpresa garapenerako euskal agentziak milioi bat euro bideratu du 'Gaitasun Digitalak' izeneko programa berria abiarazteko, ETEek euren profesionalen gaitasun digitalak optimiza ditzaten eta lehiakorrago izan daitezen. Programak kanpoko aditu baten laguntza eskainiko die enpresei lanpostuarekin lotutako gaitasun digitalak identifika ditzaten, eta informazio hori lagungarri izango zaie profesionalei nahiz antolakundeei lehiakorrago eta errentagarriago izateko.
SPRIk jakinarazi duenez, 'Gaitasun Digitalak' programa hiru fasetan egituratuko da, analisia, diagnostikoa eta ekintza plana, hain zuzen, eta enpresa bakoitzaren «neurrira» moldatuko da, edozein izanik ere bere tamaina edo sektorea. Eraldaketa Digitaleko Planaren esparruan euskal ETEen eskura jarri den programa berritzaileak dirulaguntzak emango ditu SPRIk berak aldez aurretik eta lizitazio publiko bidez aukeratutako kanpoko aditu baten aholkularitza zerbitzuak jasotzeko. Adituak enpresarekin batera lan egingo du profil digitala definitzeko prozesuan.
Digitalizazioan eta giza baliabideen kudeaketan espezializatutako aholkulariak eskura izango du Eusko Jaurlaritzak diseinatu eta probatutako Ikanos.eus tresna, analisia eta diagnostikoa egiteko. Programaren onuradun izango den ETEaren gaitasun digital errealak ongi definitu ondoren, SPRIren laguntzak hainbat gomendio proposatuko ditu enpresek euren prestakuntza plana zehaztu dezaten, betiere beren premien arabera.
Bada, laguntza programan parte hartu nahi duten enpresek aukera izango dute proiektuko 8.100 eurorainoko dirulaguntzak eskuratzeko. Dirulaguntzarekin adituaren aholkularitza zerbitzuak ordainduko dituzte, enpresako lanpostu bakoitzaren gaitasun digitalen auto-analisia eta auto-diagnostikoa egin ditzan. Diagnostiko horren bidez jakingo da enpresako giza baliabideak zein puntutan dauden arlo digitalean, eta gaitasun digitalen profil berri bat emango dio enpresari, lanpostu bakoitzari eta jarduera sektoreari lotuta dagoena.
Enpresek euren kolaboratzailea aukeratu ahal izango dute eraldaketa digitalean eta giza baliabideetan espezializatutako 14 aholkularitzaren artean. Aholkularia enpresa onuradunak berak aukeratuko du. 'Gaitasun Digital Profesionalak' programari atxikitako proiektua gehienez sei hilabeteko epean ezarri beharko da.
Edozein tamaina eta sektoretako enpresak izan daitezke programaren onuradun. Dirulaguntzak emango dira SPRIk berak aldez aurretik eta lizitazio publiko bidez aukeratutako 14 konpainia espezializatutako adituen aholkularitza zerbitzuak jasotzeko. Aditu horiek Jaurlaritzak diseinatutako Ikanos tresna erabiliko dute, gaitasun digitalen eredueuroparrean oinarritua dagoen metodologia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.