Borrar
Lanari generoari erreparatu gabe begiratzeko jarraibideak eskaitzen ditu gidak. FOTOLIA
Zortzi urte egin du atzera soldata arrakalaren aurkako borrokak

Zortzi urte egin du atzera soldata arrakalaren aurkako borrokak

Pandemiaren ondorioz egoerak okerrera egin duen honetan, arazoari aurre egiteko 'Balio bereko lana' gida argitaratu du Eusko Jaurlaritzak

M. IMAZ

Lunes, 22 de febrero 2021, 11:47

Astelehen honetan, otsailak 22, Soldata Berdintasunaren Europako Eguna dela eta, datu ugari ari dira zabaltzen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunen isla zuzenetako bat den soldaka arrakalaren inguruan. Funtzio Publikoaren eta Lurralde Politikako Ministerioak egunarekin bat egiteko argitaratu duen datuaren arabera, adidibez, Espainiako estatuan arrakala %21,4koa da. Batez beste, alegia, emakumeek gizonezkoek baino %21,4 gutxiago irabazten dute. Beste iturri batzuek zenbakietara eraman dute ehunekoa, eta 4.900 eurotan finkatu dute urteko diru-sarreran aldea.

Batez bestekoak egoera zertxobait leuntzen du, soldata txukun eta altuak ere hartzen dituelako kontuan, baina ezin da ahaztu hiru emakumetik batek mila eurotik beherako soldata duela. Edonola ere, emakumeei asko kostatzen zaie enpresetan zuzendaritza-karguetara eta horiei dagozkien soldaketara iristea, eta une honetan lanpostu horietan daudenen artean %67 gizonezkoak dira.

Iturri asko, gainera, pandemia izaten ari den eta etorkizunean izango duen eragin kalterria ari dira nabarmentzen. Soldaten arrakala faktore askoren ondorio da, baina nagusietako bat da emakumeek ordaindu gabeko zaintza lanei ematen dieten denbora, askotan ordaindutako lan denborari kendu behar diotena. Gizonezkoek baino %38 ordu gehiago ematen dizkiete, alegia, etxekoak zaintzera.

Pandemiak zaintza beharrak areagotu dituenez, datu kezkagarriak ekarri ditu. Esate baterako, 2020ko hirugarren hiruhilekoan seme-alabak zaintzeko eszedentziak eskatu zituzten pertsonen %92 emakumeak izan ziren. Oro har, azken urteko datuen arabera kalkulatu dute zortzi urte egin duela atzera soldata arrakalaren aurkako borrokak.

Gida praktikoa

Aurrera egitea tokatzen da, beraz, eta bide horretan Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak 'Balio bereko lana' gida argitaratu du berriro, «enpleguak genero joerarik gabe identifikatzen dituen argitalpena». Gida aitzindaria da Estatuan, eta dagoeneko bidali zaie eragile sozial eta ekonomikoei, Eusko Legebiltzarreko taldeei, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioari eta gainerako gobernu autonomikoei.

«Pandemia ezin da aitzakia izan berdintasunaren bidean lanean ez jarraitzeko»

IDOIA MENDIA, Lan eta Enpleguko sailburua

Edizio berriaren hitzaurrean Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gogorarazi duenez, «gizarte batek bere burua ispilu aurrean begiratu eta lotuta eta berdinduta ikusi nahi badu, urratsak ematen segitu behar du diskriminazio eremu guztiak mugatzeko. Izan ere, diskriminazio horrek bakarrik dakar emakumeek balio, soldata eta segurtasun gutxiagoko enpleguak izatea». «Euskadi hobea nahi badugu, Euskadi berdinagoa izan behar da», gaineratu du Mendiak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.

'Balio bereko lana' gida praktiko bat da, eta balio bereko lanpostuak identifikatzeko aukera ematen die enpresei, lana egiten duenaren generoa kontuan hartu gabe. Lan eta Enplegu Sailak gizon eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna lortzeko eta soldata arrakala murrizteko abian jarritako neurrietan kokatzen da gida.

Neurri horien artean nabarmentzekoak dira ekintzailetzari laguntzeko eta enpresetako zuzendaritza organoetan emakumeak egotea bultzatzeko ekimenak, esparru maskulinizatuetan emakumeak prestatzea eta kontratatzea, eta urte amaieran soldata arrakalari buruzko biltzar bat antolatzea.

Lan eta Enplegu Sailak azpimarratu du langile guztiek «jarrera proaktiboa» izan behar dutela soldata arrakala salatzeko, desberdintasunaren ondorio nagusietako bat baita. Horregatik, balio bereko lan batengatik ordainsari bera lortzea oinarrizko eskubide eta printzipio gisa eratzen da.

Mendiak adierazi duenez, «ospatzeko eguna ez ezik, jarduteko eguna da, berdintasunaren bidean lanean jarraitzeko eguna». Ildo horretan, nabarmendu du «arlo askotan» pairatzen dugula desberdintasuna, eta pandemia ezin dela aitzakia izan berdintasunaren bidean lanean ez jarraitzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zortzi urte egin du atzera soldata arrakalaren aurkako borrokak