
UEMAk errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egingo du aurten ere
Apirilaren 1etik aurrera jarriko da martxan kanpaina berria; helburua da udalekin eta hainbat erakunde publikorekin batera euskaraz egitea ·
Secciones
Servicios
Destacamos
Apirilaren 1etik aurrera jarriko da martxan kanpaina berria; helburua da udalekin eta hainbat erakunde publikorekin batera euskaraz egitea ·
E. A.
Domingo, 30 de marzo 2025, 16:45
UEMAk errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egingo du aurten, udalekin eta hainbat erakunde publikorekin batera. Apirilaren 1etik aurrera jarriko dute martxan Hego Euskal Herriko foru ogasunek 2024ko ekitaldiko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina berria herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian.
Adierazi dutenez, lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera datak, webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta helburua da horietan euskararen aldeko hautua egitea.
Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, UEMAK dio errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dagoela oraindik, eta horretan eragin nahi dute aurten ere UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Araban eta Nafarroan apirilaren 8an hasiko da errenta aitortzeko epea. Gipuzkoan apirilaren 8an eta Bizkaian apirilaren 10ean, autolikidazio proposamenak eta internet bidezkoak egun batzuk lehenago egin daitezkeen arren tokian tokiko ogasunen egutegiaren arabera. Guztietan, ekainaren amaiera aldera arte egin ahal izango dira aitorpenak.
Alde handiak daude lurralde batetik bestera. Gipuzkoan, aurten ere, 'Ogasunarekin euskaraz' leloa erabiliko du Aldundiak, eta UEMAk ere halaxe gehituko du Gipuzkoako udaletara zabaldutako euskarri guztietan. Egoera soziolinguistikoa, ordea, ez da herritarren joera erakusten duen aldagai bakarra. Batzuetan alde handia dago euskaldun indizearen eta errenta euskaraz egiten dutenen artean. Dena dela, udalerririk euskaldunenetan egiten dira aitorpen gehien euskaraz, zenbakiak eta ehunekoak oso aldakorrak diren arren lurralde batetik bestera.
Gipuzkoan, esaterako, Zerain (%72), Orexa (%67), Ataun eta Baliarrain (%62), Amezketa (%60) dira iaz euskaraz errenta aitorpen gehien egin zituzten herriak, ehunekoetan.
Bizkaian, berriz, Mendexa (%27), Amoroto (%25), Aulesti (%22), Ispaster (%20) eta Berriatua (%17).
Nafarroako Foru Ogasunak ez ditu ematen herriz herriko datuak, baina UEMAri jakinarazi diotenez, «aurreko urtekoekin alderatuta, aldaketa txikia izan da, eta UEMAko kide diren Nafarroako udalerri guztiak %0 eta %10 bitarteko portzentaian mantentzen dira».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenido un hombre al que se le cayó un revólver al suelo en la plaza de Coca
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.