Joera.

Hauteskunde motaren arabera bozketa jokabideak aldatu ohi direla jakina bada ere, batzuetan zein besteetan ematen diren emaitzek joera bat erakusten dute; alderdiek adi, arduraz zein itxaropentsu, jarraitzen dutena. Azken deialdietan EAEn izan diren emaitzek joera hori norantz doan argi uzten dute eta horrek kanpaina guztiz ... baldintzatu du, bakoitzak non dagoen ongi baleki bezala. Ikusi beharko da ea orain, CISen azken inkestaren emaitzek eta balizko 'sorpasso' delako horrek lasaietik eta aspergarritik doan kanpainan mugimendu sismikorik eragiten ote duten.

Publicidad

Populartasuna.

Lehendakarigaiak aldatu dituzte alderdi gehienek –berrikuntza horretan gizonen alde eginda–, eta kanpaina-arduradunak burubelarri dabiltza jendaurrean ezagutzera emateko, hautesleak izen eta aurpegi berriekin ohitu daitezen. Ingurukoen artean egindako 'galdeketa' azkar batek oraindik ere aurretik lana dutela pentsarazten dit. Askok profil indartsuagoen falta sumatzen dutela esango nuke. Alabaina, ospe handirik ez izan arren, bi hautagai nagusiek nota ona lortu dute CISen inkestan. Edo horrexegatik ote?

Alamena.

Hala itzultzen du Elhuyarren hiztegiak 'tabarra' hitza, azken egunetan, Kopako finalaren osteko ospakizunen harira, sare sozialetan bolo-bolo dabilena. Bada, herritar askorentzat horixe bera dira hauteskundeak –zortzigarrenak azken bost urteetan–, kanpainak, politikarien agintzak... Duela lau urte (pandemia tarteko) %49,69koa izan zen abstentzio tasa; azken udal eta foru hauteskundeetan %39,89koa. Zifra horiek jaistea erabakigarritzat jotzen dute alderdiek. Astebete dute hautesleak motibatu eta mugiarazteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad