Tik-tak. Erlojua aurrera doa eta apirilaren 21eko gaua, EAEko herritarren epaia ezagutuko den unea, gero eta hurbilago dagoela nabaritzen hasi da behingoz. Alderdiak eta hautagaiak jakitun dira gero eta denbora gutxiago geratzen zaiela herritarrengana euren mezuak helarazteko, eta haien bitartez hautesleak mobilizatzeko eta kanpaina zorrozten hasteko asmoa dutela dirudi. Edo DVgunean izandako jarrerak hori pentsatzera garamatza bederen. Badirudi azkenean inkesten emaitzek lortu dutela aspergarritik zihoan kanpaina zeozer mugiaraztea. Lurrikara handirik ez, baina bai nabaritzeko moduko dardara. Ez hainbeste mezuetan –batzuen eta besteen errezetak dagoeneko ezagunak dira eta eztabaidan ere plazaratzen saiatu dira–, baina bai jarreretan.
Publicidad
Izan ere, bada, olatu ona hartu duen traineruaren moduan, hura baliatu eta albokoei asko begiratu gabe arraun egiteko erabakia hartu duena. Halaxe ibili da Otxandiano. Mezua soseguz helaraziz, besteekin dituzten adostasun puntuak azpimarratuz, bestelako akordioak ere eskainiz, eta ahal izanez gero estropadako garaipena arriskuan jar lezakeen edozein borroka saihesten saiatuz...
Atzetik doanari, berriz, bere erritmoan bogatzearekin nahikoa ez duela ikusita, oldarkorrago izatea tokatzen zaio, bestelakoetan topatu izan duen olatu hura berreskuratzea, eta horretarako, behar izanez gero, arrauna ere sartzea, gainerakoek emandako argudioei lehenbailehen erantzunez. Izan ere, aurretik doanarekiko distantzia murriztearekin batera –ahal izanez gero erdiko kalean lekua eginez–, beste lehendakarigaien erasoei ere aurre egin behar izan die Pradalesek; proposamen berriak eskainiz batetik eta, aldi berean, azken urteetan egindako lana defendatuz.
Gainerako lehiakideak, berriz, euren lekua non dagoen argi uzten saiatu dira, kasu guztietan erraza izan ez bada ere, bereziki Legebiltzarrean sartzeko borrokan dabiltzan alderdienean. Sotok eta Garcíak gai sozialietan jarri dute azpimarra, hor indartsu direla jakitun; Gobernurako giltza izan nahi duen hautagaiak, Anduezak, nabarmen utzi du berriro ere nori ez dion bere babesa emango; eta De Andres bere mezuek EAEtik kanpo oihartzuna izan dezaten arduratu da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.