Askotan gastronomiaz hitz egiten dugunean kontzeptu handi eta ponposoegiez ez ote ari garen pentsatzen dut. Izen eta sona handiko sukaldariek askotan plater bikainak jartzen dituzte mahai gainean. Goizeko lehen ordutik arratsaldeko azken momentura arte Kursaaleko auditoriotik gastronomia izen garrantzitsuenak pasatzen dira eta sorkuntza ikaragarriak ikusteko aukera izaten da bertan. Hitzaldi hauek alorreko profesionalei bideratuta egoten dira gehienbat.

Publicidad

Baina Gastronomika beraren barruan badira beste Gastronomika asko ere. Matrioska bat izango bailitz bezala, ekintza eta ekitaldi andana izaten da egun guztian zehar. Esaterako, atzo entsalada errusiarraren eta arrain zoparen lehiaketak izan ziren. Behin edo beste, denok izan dugu bi plater hauetako bat prestatu eta destatzeko aukera. Ez da hori goi mailako gastronomiatzat hartzen duguna. baina sukaldaritza ulertzeko eta sentitzeko bi modu hauek badaukate zerbait komunean: detaile txikiak dira zaindu beharrekoak. Zein patata aukeratu, nolako egosketa egin... dozenaka baldintza izan behar dira kontuan plater perfektua aurkezteko.

Horregatik lortu du mende laurdena baino gehiagoko arrakasta kongresuak. Gastronomiaz gozatzen duen edonork bere lekua aurki baitezake egun hauetan Kursaalen bururtzen ari diren jardueretan. Eta oraindik azken eguna geratzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad