Inoizko Gastronomikarik irekiena prestatu du aurten antolakuntzak. Donostiako txoko guztietara iristea da helburu nagusia eta horretarako han eta hemen ehundaka jarduera izango dira hiru egunetan. Baina beste behin, Kursaala izango da erakusleihorik garrantzitsuena bertan sukaldatzen baita kongresuaren muina. Goiz bat pasatzea besterik ez dago. Elena Arzak edo Pedro Subijanaren mailako sukaldariak ikus daitezke sukaldari-tza ikasleekin beren ezaguera partekatzen. Ez da kongresu askorik egongo horrelako aukera aurkezteko gai izango denik. Altxor txiki hori ondo zaintzea da hurrengo urteetako erronka. Ez dadila aukera hau galdu.
Publicidad
Elkarlan hori sustatzeko asmoz sortu da aurten 'Taberneros' foroa. Kursaaleko terrazan Estatuko tabernari garrantzitsuenak elkartuko dira gaur arte beraien jakitura partekatzeko. Pepe Ron asturiarra da horietako bat: «Tabernetan bezeroarekiko tratua da gakoa, beste negozioekin alderatuta, egunero egon behar duzu lan eta lan. Ehuneko ehunean ez bazaude, bezeroak nabaritzen du», azaldu zuen Cangas de Narceako Bar Blancoko arduradunak. «Garrantzitsuena bezeroak une on bat pasatzea da eta itzultzeko gogoz gera dadila. Konfiantza da gakoetako bat eta harrera ona egitetik hasten da hori», adierzi zuen Xabier Zabaletak. Izen handiez haratago goizean kafea, eguerdian aperitiboa eta arratsaldean pintxoa eskaintzen duten tabernek ere sostengatzen dutelako gastronomia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.