

Secciones
Servicios
Destacamos
Viernes, 13 de enero 2023
Sagardoa, txakolinarekin eta gaztarekin batera, Gipuzkoako produktu izarretako bat da, bere balore kultural, gastronomiko eta ekonomikoa dela eta. Egun, denera, sagardoarekin loturiko 66 establezimendu ditu Gipuzkoak -Lurraldeko Sagardogileen Elkartearen barne- eta Euskadiko sagarraren % 91 hemen ekoizten da, beraz, Gipuzkoa sagardoaren lurralde nagusia dela esan daiteke.
Xabier Arrutiren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendariaren, hitzetan, «datozen urteetako erronka Gipuzkoan ekoizten den sagardoa % 100 bertako sagarrarekin eta Euskal Sagardoa ekoiztera bideratua izatea da, izan ere asko dira onurak: bai prozesu guztiaren kalitate kontrola gauzatzeko, bai lehiakortasun handiagoa izateko eta baita Kilometro 0-ren aldeko apustuarekin jarraitzeko ere».
2017. urtean Euskal Sagardoaren Jatorri Izendapena jaio zen, bertako sagardoa bultzatzeko asmoz. Baina oztopo handi bat zegoen ekoizpen hura posible izateko, izan ere bertako sagar nahikorik ez zegoen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egoera hura 2015an antzeman zuen eta, sektoreko eskaerak aintzat hartuz, 2016an sagarrondoak landatzeko diru-laguntza 78.500 €-tik 290.000 €-tara igo ziren, geroztik urtero errepikatzen joan dena, baita aurtengo urtean ere. Guztira, dirulaguntza horiei esker, 115 hektarea sagasti landatu dira, guztiak Euskal Sagardoa ekoiztera bideratuak. Izan ere, laguntza jasotzen duten ekoizleek baldintza bat bete behar dute: bertatik ateratako uzta Euskal Sagardoa ekoizteko izatea. Hori horrela, Xabier Arrutik argi dio «helburua datozen hamar urtean % 100 Euskal Sagardoa izatea da», jakinda «horretarako sagasti gehiago jartzen jarraitu behar dugula».
Aldundiak Euskal Sagardoaren ekoizpena sustatzeko beste ekimen bat ere badu martxan, 'Nekazaritza Lurren Funtsa' deiturikoa eta nekazaritzako lur erabilgarriak babestea eta gal ez daitezen neurriak hartzea xede duena. Ildo horretan, erabiltzen ez diren nekazaritza lurrak identifikatzen dira eta hauetan ustiategi berriak martxan jartzeko lanak burutzen dira.
Xabier Arruti
Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendaria
Ekoizpena sustatzeaz gain, sagarrondoen produktibitatea nola hobetu daitekeen aztertzen ari da Aldundia, sagardogileei gako hauek ezagutzera emateko asmoz. Horretarako, Amasa-Villabonan kokatutako Otalarreako lursail esperimentalean sagarrondoen kolekzioa dago, hiru jomuga dituen ekimenean: bertako barietateak gordetzea, mintegi jabeei eta baserritarrei ugalketarako landare material osasuntsua eskaintzea, eta azkenik, bertako sagardotarako sagarrondoen barietatearekin esperimentatzea.
Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 2020 eta 2021an, Gipuzkoan sagardorako erabilienak diren sagarrondoen barietateetan entsegu esperimentalak burutu zituen. Haien bitartez, honakoak zehaztu ahal izan zirelarik: barietateen arteko bateragarritasuna, eta barietateen auto-emankortasun maila eta polenaren bideragarritasuna. Arrutiren arabera, «bi bide hauek zalantzarik gabe sagarrondoen produktibitatea hobetzera eramango gaituzte»
En pleno compromiso con el sector sidrero, la DFG tiene el triple objetivo de impulsar la producción, mejorar la productividad y garantizar la calidad de la sidra. A través de su Laboratorio Fraisoro, se realizan análisis físico-químicos y organolépticos a toda sidra comercializada en Gipuzkoa, siendo este un servicio fundamental para el sector e imprescindible para velar por la excepcional calidad de la sidra.
Ha sido un gran esfuerzo colectivo el lograr un certificado de calidad para nuestra sidra, pero el resultado ha merecido la pena pues ha ayudado a darle e la Euskal Sagardoa el reconocimiento que se merece localmente, pero, principalmente, fuera de nuestras fronteras.
El Concurso de Sidra de Gipuzkoa que se celebra anualmente supone la oportunidad de poner en valor, fomentar y premiar la sidra local y su denominación de origen, además de darles a nuestros sidreros y sidreras el reconocimiento que se merecen por el trabajo realizado durante tantos años. «Euskal Sagardoa es un producto identitario y de calidad a proteger e impulsar. y, desde la Diputación Foral de Gipuzkoa, tenemos el firme compromiso de trabajar por ella», afirma Xabier Arruti.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.