Borrar
Karelia bilduma. Unai Murillo

Karelia bilduma, moda jasangarriaren adibide

Tytti Thusberg diseinatzailearen bilduma jasangarria ikusgai egongo da Aquariumen otsailaren 16ra arte

Domingo, 19 de enero 2020, 13:15

Gizartea jabetu da dagoeneko birziklatzea oso garrantzitsua dela. Sektore desberdinetan praktika sozial hau gero eta gehiago ematen da; baita moda munduan ere. Aquariumen otsailaren 16ra arte aurkitzen den Karelia erakusketan ikusgai dauden jantziek hala frogatzen dute.

Tytti Thusberg diseinatzailearen bildumak 12 jantzik osatzen dute eta «dena oihal jasangarriekin eginda dago», azpimarratzen du sortzaileak. Txaketak, soinekoak, gonak topa ditzakegu, besteak beste, erakusketan. Denak artista finlandiarrak sortu eta egindakoak. Erakusketan zehar ere argazki desberdinak eta 'fashion film' bat topa daitezke.

Bilduma hau burutzeko artista bere sustraietara bueltatu da. Bere aitona-amonak Kareliatik urruntzera behartuak ikusi ziren 1940. urtean, Errusiarren heltzearekin. 1939an hasi zen Sobietar Batasuna Finlandia erasotzen, Neguko Gerra abiaraziz. Nahiz eta Finlandiarrek gogor borrokatu Karelia iparraldean, errusiar armadak finlandiarren defentsak gainditzea lortu zuen. Moskuko Bakean, Karelia finlandiarraren zatirik handiena Sobietar Batasunari eman zitzaion. Hori dela eta, 400.000 pertsona baina gehiagok ihes egin behar izan zuten behin betiko Kareliatik eta Finlandia osoan zehar sakabanatu ziren.

Bere arbasoen historia gogoratuz eta Kareliako kultura hizpide hartuz, Thusbergek Aquariumen ikusgai dagoen bilduman aplikatu dituen diseinu eta artisautzako teknikekin bere familia eta bertako artisauei omenaldia egin nahi izan die helburu argi batekin: «Beti bezala, birziklatzea sustatzea eta erakustea birziklatutako gauzekin posible dela jantzi dotoreak egitea. Moda munduko bigarren industria kutsagarriena da, beraz alde honetatik beharrezkoa da gauza hauek egitea eta jendeari erakustea alternatibak.

Jantziak sortzeko Materialak+Teknologiak ikerketa-taldeak eta Ekorec enpresak garatutako filamentua erabili da. «Oso material berezia da, PET plastikoak eta ardi latxak osatzen dute. Horrekin sortu dute filamentua eta oihalak filamentu horrekin osatu dira».

Ez da lehengo aldia Karelia bilduma erakusgai jartzen dela. Izan ere, Europako txoko eta desfile desberdinetan izan da publiko orokorrari zuzendua dago erakusketa hau. «Normalean jantzi hauek desfiletan ikus daitezke, baina desfile horiek oso azkar pasatzen dira eta, gainera, publikoa murriztu bateri zuzentzen da. Horregatik bilduma erakustoki batean ikusgai jartzea pentsatu nuen, publiko zabalago batengana zuzenduz«.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karelia bilduma, moda jasangarriaren adibide