Secciones
Servicios
Destacamos
El Diario Vasco
Sábado, 20 de diciembre 2014, 17:06
Egun handiaren bezperan, zenbait lekutan hasi dira dagoeneko Santo Tomas ospatzen (aurreko astean azokak egin zituztenak ere baudade). Larunbat honetan Oarsoaldea inguruan eta Mutrikun nagusitu dira, besteak beste, azokak, txistorra pintxoak, baserritar jantziak eta antzekoak. Euripean, hori bai.
Antxon, 120 kilo txistorra kontsumitu dira Arkupe, Basari, Galepetarrak, Jaizkibel, La Armonía eta Lore Txorta elkarteek antolatu duten festan. Musika, berriz, kantujirako kideek eta Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek jarri dute. Eta ohiko txorimalo erakusketa ere egin da. Errenterian, Beraunen ere ospatu dute Santo Tomas, bizilagunen elkarteak antolatuta. Erakusketak, txistorra postuak eta Ernesto Ezpeleta 'Bihurri' harrijasotzailearen ikuskizuna izan dira osagaietako batzuk.
Mutrikun, lehen sektorean egiten den guztiaren erakusleihoa izan da gaur Santomas azoka, 32 postu eta ia 100 abererekin. Oiartzunen, berriz, txerriari eman zaio protagonismo osoa, giro bikainean ospatu den Txerri Azokarekin.
Hernanin, San Joan konpartsak antolatu du festa. Nahi adina txistorra jateko aukera izan da Plaza Berrin pintxo, talo eta bokadiloetan. Arratsalde partean, gorputza mugitzeko erromeria Patxi eta konpania taldearekin. Gainera, San Joan Konpartsak igandean ere postua jarriko du Donostian. Gipuzkoa plazan ariko dira taloak saltzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.