Borrar
Amasa-Villabonako udaletxea. lobo altuna
«266.000 biztanleko lurgune euskalduna» izatera heldu da UEMA

«266.000 biztanleko lurgune euskalduna» izatera heldu da UEMA

Amasa-Villabona eta Zizurkil gehitu dira larunbat honetan Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera

Sábado, 29 de mayo 2021, 12:11

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ohiko batzar nagusia egin larunbat honetan Amasa-Villabonan, eta batzarkideek udalen eskaera berriek onartzen dituztenean, 90 herri izatera heldu da. Bilkuraren ondoren, 30 urteko ibilbidea gogoratzeko ekitaldia egin du.

UEMAk jakinarazi duenez, Amasa-Villabona eta Zizurkil gehitu dira mankomunitatera, bi udalek osoko bilkuretan hartutako erabakiaren ondotik, eta horrela, inoiz baino udal gehiago izango dira UEMAko kide: 90. Guztien artean, 266.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

Batzar nagusia amaitu ondoren, UEMAren 30. urteurrena gogoratzeko ekitaldi instituzionalari hasiera eman diote Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 'UEMA: 30 urte, 90 herri... bidea zabaltzen' izenburupean. Bertan izan dira euskalgintzako, erakunde publikoetako eta Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta askotariko alorretako ordezkariak.

Ekitaldian, UEMAren hastapenak eta ibilbidea gogoratzeaz gain, azken urteotako ildoak eta aurrera begirakoak ere izango ditu hizpide UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok.

Ekitaldian hitza hartuko dutenen artean, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izango dira. Musikariek eta Oinkari dantza taldeko kideek ere hartuko dute parte ekitaldian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «266.000 biztanleko lurgune euskalduna» izatera heldu da UEMA