Borrar
Ane Elordi, AEK-k Bilboko Txakur kalean duen egoitzan Mireya Lopez
Ane Elordi: «Administrazioek gure sentipen bera badute ordua da politika publiokoetan aurrera egiteko»

Ane Elordi: «Administrazioek gure sentipen bera badute ordua da politika publiokoetan aurrera egiteko»

«Pozarren» jaso dute AEK-k eta Korrikak Elkarren Ibilbidea saria, euskararen normalizaziorako bidean egindako lanaren aitortza bezala

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 23 de mayo 2024, 07:34

–Besteak beste «baldintza zailetan eta ia hutsetik abiatuta» milaka heldu euskalduntzeko egindako lanagatik jasoko duzue gaur Elkar fundazioaren Ibilbideari saria.

–Pozarren jaso dugu. AEKn pertsona asko aritu dira Euskal Herria, bere osotasunean hartuta, euskalduntzen. Bakoitzak bere egunerokoa dauka hurbilen, baina ez da gauza bera Atarratzen, Karrantzan, Bilbon edo Iruñean aritzea eta urte askoan egoerak oso zailak izan dira. Hoberantza goaz, baina ez da nahikoa eta borrokan jarraitzen dugu, bai AEK eta bai inguruko hamaika bidelagun euskararen militante gara.

–Aitortza izateaz gain, aurrera jarraitzeko ere akuilu izango da ez? Prekario ez bada, militantziatik asko du euskalgintzak, pilak kargatuko ditu sariak.

–Bai pilak kargatzen ditu eta aipatzen duzun prekario agian ez, edo agian bai, euskalgintzaren egungo egoera ez da batere ona eta badirudi euskalduntzea sektorearen esku soilik eman behar dela eta hori argi dago ez dela posible, administrazioaren eskutik egin behar dugu bai herri ekimenean eta bai euskalgintzan ari garen guztiok elkarrekin. Hori da etorkizunari begirako erronka nagusietako bat.

–Garazi Arrulak 23. Korrikako mezu sekretuan aldarrikatu zuen bezala «euskarak ekosistema osoa» behar duela, beraz.

–Bai, hori da. Euskararen hegemonia ari garela zioen, ez inguruko hizkuntza hegemonikoen menpe bizitzeaz gaur egun bizi garen moduan.

–70eko hamarkadan hasi zuen jarduera AEK-k eta 1980koa da lehen Korrika. Erronkak aldatu dira ala funtsean berdinak dira?

–Helburuak bi izaten ditu Korrikak. Batetik, euskararen kontzientziazio suspertzea; eta, bestetik, baliabide ekonomikoen bilketa AEKren egunerokoari aurre egiteko. Egia da garaietara egokitzen aritu garela eta edizioz edizioa erronka txikiak edo azpierronkak ezberdinak izaten direla, baina beharrak tamalez berdinak izaten jarraitzen dute. Euskal Herria euskalduntzera bidean goaz eta horretan jarraitzen dugu. Egia da gauzak asko aldatu direla, betoak tarteko Korrikak hasiera zailak izan zituela, baina egun euskararen inguruan sortzen den ekimenik erraldoienetakoa da eta askotariko eragile, administrazio, eragile, instituzio zein norbanako biltzeko gai da.

Euskaraldia

«Batu dugun indar hori guztia kanalizatzea, ahalik eta herritar gehienengana heltzea, garrantzitsua da horiek ere ondoan behar ditugulako»

–Alde horretatik, Baionan amaitu zen 23. Korrikak irudi eta une ederrak utzi zituen. Nola bizi izan zenuten?

–Hasiera Irunen zein amaiera Baionan oso egun bereziak izan ziren, azken egunean Ipar Euskal Herrian kalean euskaraz beteta entzuteak ematen duen indar hori oso garrantzitsua izan zen aldarrikatzeko Ipar Euskal Herri euskalduna ere badela argi adierazteko, sarritan hegoaldetik folklorismo horrekin begiratzen dugulako eta egunerokoan duten egoeraz kontziente ez garelako. Baionan bizitakoa oso berezia izan zen

–Irunek ere badu etiketa hori...

–Tamainaz hiri bat da eta egunerokotasuneko datuak ikusita, batez ere erabileran, ez da Gipuzkoan dagoen euskaldunena. Hasierako eguna antolatzeko lanketa oso emankorra eta aberasgarria izan da, herrian euskalgintzaren inguruan ibili direnak zein agian hain aktibo aritu ez direnak batzeko balio izan du. Balorazio oso positiboa izan da.

–Koordinatzaile bezala lehena izanda, horrelako munstro bat gidatzea nolakoa izan da?

–Beti da ardura handia, askotan barrutik ez gara oso kontziente ze dimentsio hartzen duen. Polita, guretzat oso polita da, baina munstro bat da eta neurria hartzea zaila da, askotan nahi den leku guztietara iritsi eta denon gustukoa dena ezin egin. Korrika AEK-k antolatzen du, baina herriarena ere bada eta herriak bere sentitzen du, orduan hortik ere etortzen dira exijentziak eta saiatzen gara ahalik eta ondoen aurrea egiten eta uste dugu 23.a ere ederra joan dela uste dugu.

–Exijentzia horiez gain kritikak ere jaso dituzue, tartean presoen aldeko irudiengatik edota protesta batzuengatik. Barne hausnarketarik egin duzue?

–Egun Korrikak mugitzen duen jende masa eta uholdea kontuan izanda ezinezkoa da norbanakoak egin nahi duen aldarria kontrolatzea. Gu saiatzen gara, kilometroa eskuratzen duenari dekalogoa helarazten diogu, baina ez da erraza. Euskal Herriarentzat martxoaren 24an amaitu zen Korrika, baina guretzat ez eta balorazioetan jarraitzen dugu, ziur hausnarketarako bidea irekiko dela, bai.

Etorkizuna buruan

–Pasa den astean hizkuntza eskubideetan jauzia aldarrikatzeko agerraldia egin zenuten Kontseilua eta Topagunearekin batera. EAEn hasi den legealdi berriari begirako eskari nagusietako bat da ala gizarteari begirako mezua?

–Bietatik duela esango nuke. Uste duk koska bat dagoela gizarteak azkenaldi honetan erakutsi duen herri gogoaren oinarri. Gizartea aktibatuta dago, oldarraldiarekin ikusi dugun bezala, Kontseiluak deitutako manifestazioan izandako mobilizazioa hor dago ere, ondoren Korrika etorri zen... Hurrengo urtean Euskaraldia dago eta jendeak erantzuten du. Euskal Herrian Euskarazek 'Harrotze astea' antolatu du, oso positiboa izan dena, tarte horretan Hamaika Jai edo Herri Urrats izan dugu... Jende aktibatuta eta euskararen alde egiteko dago, baina herritarrok soilik, bakoitza gure kabuz, ez da nahikoa. Horregatik aldarrikatu nahi izan dugu saretzearen edo hizkuntza politiken beharra. Bizkarsoro ere bada horren adierazle, zein arrakastatsua izan den eta zenbat emanaldi antolatu diren herriz herri. Bada modu bat eskatzeko, kanalizatzeko, administrazioetatik gure sentipen bera badute ordua dela aurrera egiteko. Hauteskunde garaia ere izan dugu eta ikusiko dugu zein emaitza duen horrek.

–Azken Korrikan, modu batera edo bestera, alderdi gehienek erakutsi zuten babesa gainera.

–Eskatzen duguna da lekukoa hartzeaz batera konpromisoak ere hartzea euskalduntzearen egoeran, ezagutzan, erabileran, sustapenean eta guzti hori barnebiltzen duten politika publikoetan aurrera egiteko.

–Era berean, nolabait lekukoa pasa diozue Euskaraldiari. Gizartean sakontzeko edo beste publiko batzuetara zabaltzeko aukera izan daiteke?

–Bai, egutegian gorriz markatuta dugun data bat da. Orain garrantzitsua da indar hori guztia kanalizatzea eta Euskaraldira ahalik eta herritar gehienengana heltzea, euskaradun izan ala ez, euskara ikasteko bidean ari diren horiek ere ondoan behar ditugulako.

–Alboan ahalik eta jende gehien izateko asmo horretan, azken asteotan okzitaniarraren aldeko La Passem eta bretoieraren aldeko Ar Redageg-en izan zarete. Hizkuntza gutxituen arteko sare bat josteko beharra aldarrikatu duzue.

–Okzitaniarrak eta bretoiak geografikoki gertu ditugu eta badira hainbat urte Korrika ahizpak egiten dutela. Hortik sortzen da elkartzeko joera, abenduan ere topaketak egin genituen eta orain udaberrian hiru ekimenak izan ditugu. Udazkenean berriro elkartzeko asmoa dago eta saretzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu euskaldunak ez garelako bakarrak, ez gara hain exotikoak. Inguruan badaude antzekoak eta guztiok elkarrekin txikitik handira egin dezakegula iruditzen zaigu. Inguruan ditugun hizkuntza hegemoniko horien aurrean nola jokatu zehaztu dezakegu guztion aurrean estrategiak eraikiz.

–Bolada nahiko intentsua izan da. Orain atsedena tokatzen da edo 24. Korrikan jada burua?

–Apirila eta maiatza bilera eta balorazio hilabeteak izan dira, tartean hitzarmenak ditugun eragileekin. Gauza asko egiten dira, baina egiten den horren gainean hausnartzea beharrezkoa da aurrerapausoak ondo emateko. Momentuz horretan ari gara, tartean AEK barnean hainbat ekimen eta prozesu. 24. Korrikari irailean ekingo diogu eta orduan etorriko dira beste hausnarketa batzuk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ane Elordi: «Administrazioek gure sentipen bera badute ordua da politika publiokoetan aurrera egiteko»