Borrar
AEKren udako barnetegiek dena prest dute

AEKren udako barnetegiek dena prest dute

2024-25 ikasturterako izen-ematea ere abian jarri dute

J. A.

Sábado, 22 de junio 2024, 14:18

Uztaila eta abuztuari begira AEK-k udako barnetegien eskaintza aurkeztu du nahi duen orok euskara ikasi eta praktikatzeko aukera izan dezan. Hala, eskaintza bana da lurraldeko: Aduna (Gipuzkoa), Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia), Urepel (Nafarroa Beherea) eta Mendikota (Zuberoa). Hauek helburuaren arabera banatuta daude.

Hala, A2tik C1era arteko mailak eskainiko dira Arantzan eta Foruan; A1etik C1era bitartekoak, Urepelen; B2 eta C1 mailak mailak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak, Arantzan; xiberera ikasteko barnetegia, Mendikotan; eta familia barnetegiak (B1, B2 eta C1 mailak) Foruan eta Adunan.

Horretaz gain, zenbait ikasleren esperientzia bildu du AEK-k.

Aurrematrikulazio kanpaina

Era berean, 2024-2025 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina martxan jarri du AEK-k. Izen-ematea sustatzeko, ekainaren 28a baino lehen izena ematen duten iaksleek 2023-24 ikasturteko prezioak izango dituzte, inolako igoerarik gabe.

Horrez gain, AEK-ko iturriek jakinarazi dutenez, badira beste onura batzuk ere, ikasleek ordainketa malguago egiteko aukera izango baitute, hots, epe bat gehituko zaie ohiko ordainketa epeei, eta taldeak osatzeko orduan lehentasuna izango dute.

AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera hori, bai aurrez aurreko ikastaroetan bai Foruko (Bizkaia) barnetegiko neguko hilabeteko ikastaroetan.

Gerora ikasleak ikastaroa ez egitea erabakitzen badu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaio, ikastaroa hasi aurretik jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikularen zenbatekoa itzultzeko, ohiko baldintzak aplikatuko zaizkio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco AEKren udako barnetegiek dena prest dute