Borrar
'Animaliak Ontzietan' erakusketa abuztuaren 24ra arte egongo da ikusgai
Euskal Itsas Museoa

'Animaliak Ontzietan' erakusketa abuztuaren 24ra arte egongo da ikusgai

Familientzat bereziki sortua, erakusketa interaktiboa da eta esperientzia ludikoa eskaintzen du

I. M.

Sábado, 8 de febrero 2025, 12:20

Gizakiek eta animaliek ontzietan partekatutako historian murgiltzen eta portuak eta ontzigainak eszenatoki dituzten pasadizo eta bizipenez osaturiko kontaketa da Bartzelonako Museu Maritimek sortutako eta Euskal Itsas Museoak egokitutako 'Animaliak Ontzietan' erakusketa. Abuztuaren 24ra arte egongo da ikusgai Euskal Itsas Museoaren ganbaran.

Familientzat bereziki sortua, erakusketa interaktiboa da eta esperientzia ludikoa eskaintzen du, photocall batekin eta haurrentzako jolasekin osatuta. Horrez gain, hezkuntza esperientzia aberastuko duten familia tailerren programazioarekin osatuko da.

Animaliek eta gizakiek mendeetan zehar elkarrekin nabigatu dute ontzietan, animaliak ontziratu egin dira gizakientzat ezinbestekoak zirelako: nekazaritzarako, garraiorako, gerretarako zein jaki moduan... Ontzietako espazioak partekatu dituzte, hirurogeigarren hamarkadan animalien garraioa arautzen duten legeak zorroztu ziren arte. 

Alde batetik oiloak, oilarrak, txerriak, arkumeak etab. ontziratzen ziren marinelek bidaian zehar jan zitzaten; bestalde, txakur edo katuak bezalako animaliek beren lan propioak zituzten. Tripulazioaren etsipenerako polizoi gisa ontziratzen zirenak ere bazeuden: arratoiak, txintxarriak, labezomorroak eta lurralde berriak inbadituz joan diren mota guztietako espezieak. Eta, jakina, beti ontziratu izan dira konpainia-animaliak.

Panelez panel, mendeetan zehar bidaia horiek partekatu zituzten animalien eta pertsonen historia ezagutu eta esploratu ahal izango dute bisitariek

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Animaliak Ontzietan' erakusketa abuztuaren 24ra arte egongo da ikusgai