![Arantzatik Elizondora, Salto! Udalekuak martxan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/24/salto2-kRjE-U220530249569hiH-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Arantzatik Elizondora, Salto! Udalekuak martxan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/06/24/salto2-kRjE-U220530249569hiH-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Martes, 25 de junio 2024, 13:49
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bertako gazteentzako antolatutako Salto! udaleku ibiltariak bi txanda izango ditu aurten. Batetik, ekainaren 24tik uztailaren 2ra; eta, bestetik, uztailaren 4tik 12ra. Arantzatik abiatuko dira udalekuan parte hartuko duten 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako 60 lagun txanda bakoitzeko Elizondora bidean. Aurten ere, udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, ahalduntzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuaren helburua.
Euskararen inguruan herritarrak ahalduntzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Hala, udalekuaren kudeaketa aisialdi euskaltzalean lanean aritzen den Hezten elkarteak du, eta bertako hezitzaileek izango dute gazteen ardura udalekuak iraungo duen bederatzi egunetan.
Deialdira2006 eta 2009 urteen artean jaiotako 235 lagunek eman zuten izena, baina antolakuntza kontuengatik muga 120n ezarria zegoenez UEMAk zozketa egin du lurraldetasuna, genero irizpidea eta izena emateko ordena kontuan hartuta.
Arantza, Doneztebe, Oronoz-Mugairi eta Elizondo herriak ezagutuko dituzte gazteek, betiere, euskaldun gisa ahalduntzeko UEMAk eta Hezten elkarteak prestatutako egitarau oparoaren baitan. Era berean, gazteen arteko sareak sortzen, genero-estereotipoei eta rolei aurre egiten dieten berdintasunezko eta errespetuzko jarrerak sustatzen, eta ibilaldietako eta herrietako baliabideak aprobetxatuz gazteen artean ingurumen- eta ekologia-kontzientzia barneratzen eta garatzen ere ahaleginduko dira hezitzaileak.
Udalekuaz gain euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua abian du UEMAk Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Gazteen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.