Borrar

Zalantzarik gabe, deabruari bakarrik bururatu ahal izan zitzaion jokoz kanpokoa, historiako ziri-sartze handienetakoa, zisma eta kontzilio gehien eragiten dituena. Astrofisika hutsa, espazioaren eta gorputzen arteko lerrokatze eta errotazioak gobernatu nahi baititu, hirugarren mailako ekuazioak eta ebakuazioak. Galdezka hasiz gero, ia inor ez da akordatzen zergatik eta zertarako asmatu zuten. Izaera estrategikoko arau bat da berez, jokoa ordenatzeko asmoz sortua. Baina bistan da ordena gutxi eta desordena gehiago eragiten duela asmakizunak. VAR delakoa horrelako zalantzak konpontzera zetorren, baina, bai zera, are gehiago nahaspilatu ditu urak, orain bai orain ez esku-hartzen duelako, telebistako hartualdiaren arabera gauzak ezberdin ikusten direlako, epaileak berak ados jartzen ez direlako. Kasu nabarmenetan bakarrik erabili beharko litzateke, eta ez une oro eta milimetrikoki.

Duela gutxi, pegatina adierazgarri bat ikusi nuen taberna bateko komun publikoan: «Odio eterno al fútbol moderno». Batzuek diote 1994an hil zela futbola, saskibaloiari esklusiboki lotutako Nike etxeak futboleko iragarki bat egin zuenean Brasilgo selekzioarekin. Samba gutxiko eta hormigoi askoko Brasil hark irabazi zuen Munduko Kopa.

Finean, jokoa bera baino garrantzitsuagoak bihurtu dira azken garaiotan arauak eta epaileen erabakiak. Badirudi horrelako liskar juridiko-mediatikoen aitzakia bihurtu dela futbola, bere benetako izaera galtzeraino. Hamaika jokalariak harrizko gonbidatu hutsak dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arauak eta jokoa