Urgente Al menos diez muertos en un tiroteo en un colegio para adultos de Suecia

Feroz sarien banaketak polemikatxoa ekarri zuen, Yolanda Ramos aurkezleak esplizituki uko egin baitzien gidoigileen jarraibideei. Gidoi onenaren saria ematera atera, eta inprobisazioaren alde egin zuen, gidoigileen egunetako lana alde batera utzita. Gidoigileak ez dira, normalean, alfonbra gorrietan ateratzen, baina haien idatzi eta proposamenek jartzen dituzte martxan pelikulak eta telesailak. Gidoigile izatea ez da oso glamurosoa. Baina garbi dago gidoigile batek bakarrik eman diezaiokeela horrenbeste emozio EBBren buruzagiaren aukeraketari. Ortuzar berrautatutako dute ala plazara agertutako hautagai berriek ekarriko dituzte urak beren errotarrira? Parisko jauregi berreskuratuaren afera ere gehitu zaio tramari, bozketari jauregi-konplot ukitua emanez.

Publicidad

Sabino Arana sarien banaketaren hitzaldian Sabino Arana eta Martin Luther King alderatu zituzten. Gidoian hala zetorrelako. «I have a dream» esaldi ezaguna esan zuen Martin Lutherrek. Eta, antza denez, Sabinok ere bazuen amets bat, eskubide historikoak berreskuratzea. «Amets bat deukot». Baina ez dago jakiterik gidoigileekin. Feroz sarietako jazoera mendekatzeko egingo zuten, akaso, edo luntxa-librearen atarian bururatutako zitzaien hitz jokoa. «I have a drink» esaldiari buelta eman, eta «I have a dream» bihurtu zuten. Ametsak amets eta edariak edari, hobe hiperbolea bere horretan uztea. Azken batean, ez zaio inspirazioari hegorik moztu behar, are gutxiago asturu gaitzeko txoritzar gisa badator. Jainkoen nektarraren bideak ezin asmatuzkoak dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad