Aste honetan bertan Toronto Star egunkariak argitaratu duenez, Alice Munro Literaturako Nobel sariduna senarraren alde jarri zen, alabak 9 urterekin bigarren senarraren aldetik abusuak jasan zituela kontatu zionean. Hala adierazi dio Andrea Robin Skinner idazle kanadarraren alabetako batek aipatu egunkariari. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen Munrok, eta hainbat kontakizun-libururen egilea da. «Amaren itzalean, ikono literario batek, nire familiak eta biok sekretu bat ezkutatu dugu hainbat hamarkadatan. Bada garaia nire istorioa kontatzeko», azaldu du Andrea Robinek, Munro hil eta bi hilabetera, eta Gerald Fremlin idazlearen bigarren senarra hil eta hamaika urtera.
Publicidad
Aste honetan bertan jakin dugu, era berean, Nacho Cano musikari eta ekoizlea atxilotua izan dela 'Malinche' bere musikalerako ustez egoera irregularrean dauden etorkinak kontratatzeagatik. Dirudienez, gazteak turista gisa sartu ziren Espainian eta gero ikasketa-baimena eskatu arren ukatu egin zieten prestakuntza egokia ez zutelako. Bihen bitartean, Canok Madrilen eskaintzen duen ikuskizunean lanean jarraitu omen zuten, egunean 10 ordu lan eginez, eta hilean 500 euro kobratuz.
Bistan da bi kasuak ez direla inolaz ere alderagarriak, are gutxiago bi protagonistak eta haiek legatuak, baina biak aste honetako albiste izan dira eta, nolabait, behin baino gehiagotan egin izan dudan hausnarketa berari berriro heltzeko bidea eman didate. Alegia, posible al da artista baten obra mirestea edo behintzat haren lanaz gozatzea, egile horren jokabidea deitoragarria dela jakinda? Posible al da lana eta egilea bereiztea? Hala egin beharko genuke? Edo ez?
Eta ez nahiz bi kasu zehatz hauetaz ari, noski. Izan ere, ez da lehen aldia pertsonaia ezagunak, milaka pertsonak miresten dituztenak, delitu edota jokabide desegokiren batean nahastuta daudela. Pentsa dezagun, esaterako, zenbat izen eta jokabide atera ziren argitara MeToo mugimenduak eragindako olatu erraldoiari esker –horrek izan dituen ondorioak, onak eta ez hain positiboak, eta izna dugun informazioren kudeaketak beste hausnarketa baterako oina emango liguke, portzierto–.
Baina, posible al da taula gainean maisutasunezko interpretazioa eskaini duen abeslaria txalo zaparradarekin agurtzea, aurreko hilabeteetan hogei emakumek sexu jazarpena leporatu diotela jakinda? Edo emazteak eta seme-alabek tratu txarragatik salatu duen aktorearen azken filma ikusteko sarrera ordaintzea? Eta adingabeen ustezko abusu delituengatik akusatuen aulkian eseri zen –eta akusazioak erretiratu ondoren miloika dolar ordaindu zituen– artista paregabearen musikaz gozatzen jarraitzea? 'Smooth Criminal'-en maisutasuna vs Neverland-en gertatutakoaren susmoa...
Publicidad
Mason Greenwood futbolari ingelesa Manchester United taldetik bota zuten bere bikotekideari tratu txarrak ematea leporatu ziotelako, gero karguak kendu baizkioten ere. Bere hurrengo taldean Getafen, aldiz, sekulako harrera izan zuen eta taldearen historian bere izena daramaten kamisetak saldu dira gehien. Orain badirudi Marsellako Olympique-ra joan daitekeela eta berriro polemika piztu da, bertako alkatea haserre agertu da medioetan, fitxaketa geldiarazi nahian: «Greenwooden portaera deskribaezina da, onartezina», esan du.
Eta orain beste urrats bat egin dezagun. Delitu eta jokabide desegokiak alde batera utzita, posible al da norbaiten lana mirestea bere ideia politikoak eta gureak erabat kontrakoak direnean? Frantziako futbol selekzioko zenbait jokalarik, Mbappé buru izanik, egindako adierzapen politikoek hautsak harrotu dituzte egunotan eta askoren mirespena jaso dute horrexegatik, baina bada euren ideiak isilpean gorde beharko lituzketela pensatzen duenik ere. Ultraeskuineko indarren aurkako alegatu baten ordez, Le Penen alderdiari botoa ematera animatu izan balira, zer gertatuko zatekeen? Golek balio bera izango zuten, baina...
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.