

Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Viernes, 28 de marzo 2025, 13:08
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak udalerriotako gazteentzako 'Salto!' udalekuak antolatu ditu aurten ere, bi txandatan, ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era, eta izena emateko epea datorren astelehenean bukatuko da, martxoaren 31n. Jakinarazi dutenez, aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau.
Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007. eta 2010. urteen artean jaiotakoentzat, hain zuzen ere. Izen-ematea datorren astelehenean amaituko da. «Udalerri euskaldunak eta arnasguneak giltzarriak direla nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain», azaldu dute mankomunitatetik.
Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzko 'Hedatu' hezkuntza proiektua abian du, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, LHko, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin.
Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, «euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea helburu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.