Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Aurpegiak eta alderdiak

Martes, 13 de agosto 2024, 12:10

Aldatzen dira aurpegiak, eta aldatzen, ustez, agintzeko moduak. Dena pertsonaren baitan balego bezala, inguruan bestelako indarrik edo eragilerik ez balego bezala. Agintari sortzez garbia, 'Indar berria' lelopean etorria (gaztelaniaz, Fuerza Nueva). Hosanna zeru goietan. Urkulluk Pradalesi eman zion lekukoa, eta herritarrek beren botoarekin erabaki zuten nor izango zen lehendakaria. Jakina, ez zuten aurpegi bat bakarrik bozkatu, atzetik zeuden alderdiak eta alderdi horien ibilbideak ere izan zituzten kontuan. «Valar Morghulis», esaten zuten 'Game of Thrones' telesailean (Gizaki guztiak dira hilkor), eta horri erantzunez: «Valar Dohaeris» (Gizaki guztiak dira zerbitzari). Filosofiko jarrita, agintariak ere hilkortasunaren zerbitzari direla ondoriozta dezakegu, baina, normalean, interes gizatiarrago eta materialagoen zerbitzari izan ohi dira. Tronua beti tronu.

Pradalesen lehen neurrietako bat itunpeko eskolari 68 milioi ematea izan da, soldatak eskola publikoarekin parekatzeko. Eskola pribatuen kuotak desagerraraztea da azkeneko helburua, publikoak bezala bihurtzea, jasotzen duten diruari dagokionez, baina pribatuak balira bezala funtzionatzea, antolaketari dagokionez. Eta batek ez daki oso ziur neurri hori Res Publikoaren mesedetan den ala pribatizazioa areago blindatzeko. Izan ere, dena pribatizatzen bada, pribatua ere publikoa bihurtuko da azkenerako. Publi-pribatua. Dena da gurea... Gora gu eta gutarrak! Edo horrelako zerbait. Ikertzaile batek argitu beharko dit. Pribatua, noski.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurpegiak eta alderdiak