Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Laida Arbizu filosofoa, Olatz Ortega biologoa eta Alaitz Etxebide ingeniaria.
Aurrez aurreko hiru elkarrizketa, hilero bat, emakume zientzialariak ezagutzera emateko
'Emakume zientzialarien argitan'

Aurrez aurreko hiru elkarrizketa, hilero bat, emakume zientzialariak ezagutzera emateko

Laida Arbizu filosofoa, Olatz Ortega biologoa eta Alaitz Etxebide ingeniaria bertaratuko dira, urriaren 8an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean hurrenez hurren

J. A.

Jueves, 26 de septiembre 2024, 12:39

Emakume zientzialariak ezagutzera emateko asmoz antolatutako 'Emakume zientzialarien argitan' solasaldi-zikloak jarraipena izango du udazkenean eta hilero aurrez aurreko elkarrizketa bana izango da Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian (Donostia). Zehazki, Laida Arbizu filosofoa, Olatz Ortega biologoa eta Alaitz Etxebide ingeniaria bertaratuko dira, urriaren 8an, azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean hurrenez hurren, eta Ana Galarraga Aiestaranek egingo ditu elkarrizketak. Saioak euskaraz izango dira.

Lehenengo solasaldia urriaren 8an izango da. Laida Arbizu filosofoak negazionismoaren inguruan jardungo du, eta solasaldiaren izenburua honako hau izango da: Filosofia negazionismoen aurrean.

Olatz Ortega biologoa izango da bigarren elkarrizketatua. Olatz herritarren zientziako proiektu batean dabil lanean, eta azaroaren 5ean Herritarren zientziako proiektua, nola egin? izenburupean solastuko da.

Material berriztagarriak, zer diren? izango da urteko azken solasaldia Alaitz Etxebide ingeniariaren eskutik, abenduaren 10ean.

Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean ere entzun ahalko dira. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.

Horrez gain, 'bi kulturen' estereotipoa gainditzeko (zientziak eta humanitateak), haien liburu gogokoenak ere gomendatuko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrez aurreko hiru elkarrizketa, hilero bat, emakume zientzialariak ezagutzera emateko