«Dena da politika». Handik eta hemendik jotzen gaituen esaldia da, ukabilkada baten modura. Batez ere, atzera nabarmen egiten ari garen azken aldi nahasi honetan. Komunikabideak albiste politikoz blaituta eta are odolduta datozkigu sarritan. Horregatik egin zait deigarria Bonnie Honig filosofo eta feminista kanadarrari irakurritako elkarrizketa batean nabarmendu duten lerroburua: «Eman dezagun Trump ez dela existitzen, eta segi geurera». Lehen kolpean, irudi luke zerbait ezinezkoa eskatzen ari zaigula Honig. Galdetu Gazakoei edo Ukrainakoei halakorik egin ote dezaketen. Baina Honig ez da horretaz ari. Nartzisista arreta-jale batek jaso dezakeen nahigaberik handiena enoratua izatea da. Agian, erresumina horrenbeste maite duten agintari horien ateraldiei jaramon gutxiago eta gure ohiko bizitzei kasu gehiago egingo bagenie, gerrazaleen mundua urardotzetik gertuago geundeke.

Publicidad

Stuart Millek zioen gizakia, Estatuari lotua ez badago, askeagoa izan daitekeela politikaz harago. Hasi definitzen zer den politikaz harago edo honago. Ba ote dagoen zirrikiturik politikaren horma zementatuan. Itsaso aldera jo dut, burua eta giharrak egurasteko. Urdinago dago gaur, udaberrituago. Ez dirudi negu partekoa. Igerilari galdu bat ikusi dut urrutian, buia eta guzti. Berera doa, olatu-talkan dabiltzan artalde itxurako surflariez harago. Zaratatik bakartuta, une batez ere geratu gabe doa, politikoki ikusezinak diren uberak atzean utzita, beste errealitate batzuetarantz, igeriketa bakarrik existituko balitz bezala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad