Plaza de Gipuzkoa

Bide erdian gora

Martes, 1 de abril 2025

Zenbait aholku 50 urte bete ostean: ez bilatu grabitate puntu bakarra, asko baizik. Zure nortasuna zirkuko karpa baten antzekoa da, estatxa ugari behar ditu. Gauzak gaizki badoaz, errua ez da gizartearena, sistemarena edo kopetilun begiratzen zaituen harakinarena (Harakin Skywalker). Aspaldi idatzi zuen Homerok gizakiek berek dituztela kalteak eta halabeharrik gabeko desgraziak erakartzen, «beren zorakeriez». Irakurri klasikoak, iraganaz blaitu direlako zu baino lehenago, eta komeni delako aterki bat eskura izatea, Genesia gainera badatorkizu. Baretu egoak eta harrokeriak, izan eskuzabala. Edan neurrian. Saiatu gauzak natural hartzen, eta ez bilatu arazorik halakorik ez dagoen lekuan. Ez eman jaten neurosiei, eta eskaini egunean ordu laurden bat itsasoaren kontenplazioari. Zu jaio baino lehen hor zegoen, eta ez da inoiz erreumaz kexatu. Saiatu lantu eta kexen ertzak borobiltzen, eta begiratu bizitzaren alde argitsuari. Benetako gurutzea egunero pipertua egotea da, edo gogaikarri hutsa izatea. Izan aldean beti umorearen aingura.

Publicidad

Bide erdia egina duzu honezkero, baita hori baino gehiago ere, baina linboan zaude oraindik, urte mordoxka falta baitzaizu erretiroa hartzeko, eta gazte garaiak urrunegi daude soka bati helduta Sekula Betiko Lurraldera jaisteko. Inguratu benetako lagunez eta ez lausengariez. Legeak ez zaitu behartzen zure bizitzaren etengabeko esposizio publikoa egitera. Itzali, tarteka, pantailak eta sare sozialak. Ez dizkizute urte urdin ihesak atzera itzuliko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad