

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Viernes, 21 de marzo 2025, 11:41
Ikastetxeetako egunerokoan dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako AskHezi diktaketa-plataforma aurkeztu dute, euskaraz egina, Euskal Herri osoko zenbait ikastola eta eskola publikotako ia 500 ikasleren ahotsekin eta 70.000 grabaketatik gora bilduta. «Oso baliagarria izango da ikasketa-prozesuan», azaldu dute. Besteak beste, idazlanak egitea ahalbidetuko die hartarako tekleatzeko beharrik gabe. Era berean, haien inklusiorako bidean beste pauso bat dela nabarmendu dute. «Euskaraz esandakoa transkribatu egiten du, eta hizketa bidezko komandoak erabiliz egin daitezke aldaketak edo zuzenketak», xehatu dute.
Oinarriak duela hiru urte ezarri ziren, euskarazko hizketa testu bihurtzeko Oraik garatutako tresnak haurren ahotsetara egokitzeko eta eredu neuronalak entrenatzeko ahots-bilketak hasi zirenean. Baina benetako ernamuina behar bereziak dituzten umeen gurasoen eskaria izan zen. Agerraldian itxaropentsu azaldu dira AskHezirekin. «Ikasketa-prozesu bat beharko dute gure seme-alabek tresna nola erabili, komandoak ikasi eta sistema probatzeko. Baina oso aukera ona zabaltzen zaigu euskarazko ikasketa-prozesuan aurrera egiteko», dio Gabriel Martiarenak.
Emaitzarekin «oso pozik» azaldu dira sustatzaileak eta plataforma «garatua» dagoela adierazi dute. Baina bidea ez da hemen amaiti eta orain erronka sistema martxan jartzea omen da. «Ez da ordenagailuan instalatuta soilik dabilen zerbait. Hizketa-teknologietako eta adimen artifizialeko tresna hauek sare neuronaletan oinarritzen dira eta sare neuronal horiek ordenagailu ahaltsuak behar izaten dituzte», esplikatu du Igor Leturia Oraiko hizketa-teknologien arduradunak. Era berean, haur edo gazteek erabiliko badute «azpiegitura» eskatzen dutela gehitu du, besteak beste «zerbitzariak».
AskHezi diktaketa-plataforma Orai NLP adimen artifizialeko zentroak, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatutu dute Languneren aholkularitzarekin eta 'Euroeskualdeko hiritartasuna' deialdiko dirulaguntzari eta SPRIren dirulaguntzari esker.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A prisión el hombre acusado de yihadismo en Burgos
BURGOSconecta
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.